Astelehenetik aurrera, Abando, San Inazio, Burtsa, Begoña, San Frantsizko, Errekalde, Otxarkoaga eta Castastañoseko Udaltegiek txandaka jasoko dituzte erakusketak ekainaren 30era arte. Marrazkia eta pintura izango dira lau erakusketaren protagonistak, Argi Arte izeneko Arte Plastiko eta Diseinu Zentroko ikasleek, Markos Basterretxeak, Valentín de Urrutia Mariscalek, eta La Vaca Pinta tailerreko ikasleen margolanekin eta emakumeari eta Bizkaiko Emakume Unibertsitarioen Elkartearen lanari buruzko argazki aukeraketarekin.
Begoñako Udaltegiak, '4 líneas, nada más' talde erakusketa jasoko du. Erakusketak ametsaren bidetik eramango ditu ikusleak, egile bakoitzak diziplina horretara hurbiltzeko eta era plastikoan gauzatzeko mundu berezia eskaintzen baitu. Obra San Frantziskoko, San Inazio, Barrainkuako eta Castañoseko udaltegietan ikusi ahal izango da. Castañoseko Udaltegiak aldiz, La Vaca Pinta tailerrean egindako lanen aukeraketa berezia erakutsiko du 'El Paso del tiempo' izenarekin. Dena denbora tarte mugatu batean gauzatu da, eta artistek euren denboraren ideia sortu dute, hainbat teknika erabiliz, pertsona bakoitzaren arabera batzuetan iragankorra eta beste batzuetan erlatiboa dena kontatzeko eta adierazteko.
Apiril honetan udaltegietara helduko den azken proposamena, hori ere margolanez osatua, Markos Basterretxearena izango da. Bertan hainbat formatu, teknika eta gai jasotzen dira, eta lanaren ardatz nagusia errealismoa izango da. Erakusketa Errekaldeko udaltegian ikusi ahal izango da beste inon baino lehen.
Eta maiatzean dagoeneko, beste pintura erakusketa bat inauguratuko da, Valentín de Urrutia Mariscal margolari eta diseinugile bilbotarraren eskutik. Arte plastikoetan autodidakta da honen lana maiatzaren 3tik aurrera ikusi ahal izango da San Inazioko Udaltegian.
Egitaraua, apirilaren 8tik 29ra
- 'La mujer y el trabajo' / Bizkaiko Emakume Unibertsitarioen Elkartea – (Argazkia): Abando-Barrainkuako udaltegia
- Argi Arte (Pintura), Begoñako udaltegia
- Markos Basterretxea (Pintura), Errekaldeko udaltegia
- La vaca Pinta tailerra, Castañoseko udaltegia