Bilbao BBK Live 2016

BBK Live Jaialdiak Basoa izeneko gunea estreinatuko du, dantzatzeko musikari eskainitakoa

uriola.eus 2016ko api. 14a, 12:44

"Magiaz eta misterioz" betetako tokia izango dela aurreratu dute antolatzaileek, non naturak eta dantzatzeko musikak bat egingo duten giro aparta sortuz. Gune berrirako sarrera Bilbao BBK Live Jaialdiaren sarrera orokorraren barne egongo da.

Uztailaren 7tik 9ra bitartean Kobetamendin egitekoa den Bilbao BBK Live Jaialdiaren hurrengo edizioan, gune berri bat egongo da; "galtzeko moduko espazio bat". Basoa jaio da, "magiaz eta misterioz betetako tokia", non naturak eta dantzatzeko musikak bat egingo duten giro aparta sortuz. Jaialdiaren barruko jaialdia da, bertaratutakoen bizipenak aberastea helburu duena. 

Guztira, Estatuko zein nazioarteko 16 artista eta DJ egongo dira bertan, den-denak erreferentziazkoak, nor bere musika-estiloan. Horiek guztiek BBK Live Jaialdian lehenengoz gozatu ahal izango den leku berezi hori girotzeko ardura izango dute. Bi eta hiru orduko etenik gabeko saioak eskainiko dira, bata bestearen atzetik, soinuari garrantzia eta arreta berezia emanez. Besteak beste, Brasilgo musika, disko edo soul musika, techno eta house musika, eta oro har musika elektronika entzun ahal izango da. Artistaren irudia giroarekin mimetizatuko da, konposizioei protagonismoa emanez eta basoaren argigune biribil batean kokatuko diren ikusleak bilduz.

BBK Live Jaialdiaren sarrera orokorra nahikoa izango da gune berri horretara sartzeko. Ateak irekitzen direnetik itxi arte egongo da jardunean. Kobetamendin uztailaren 7an, 8an eta 9an egingo den jaialdiko aukerak hobetu eta zabaltzea da Basoa gunearen asmoa.

Parte hartuko duten musikari eta taldeak hauek dira: Four Tet, Floating Points, Âme, Joe Goddard (Hot Chip), Horse Meat Disco (Severino & Jim Stanton), Abu Sou, Tim Sweeney, Jeremy Greenspan & Boys, Fort Roseau, Undo, Red Axes, Agents Of Time (Live), Pional, CPi (Marc Piñol & Hugo Capablanca), Erol Alkan eta JMII, besteak beste.

Bonuak eta prezioak 

- 3 eguneko bonua: 120€ + 6€ gastuak.

- 3 eguneko bonua + kanpina: 130€ + 6€ gastuak.

- Eguneko sarrera: 58€ + gastuak.

- Eguneko sarrera + kanpina: 68€ + gastuak.

* 15 euroko deskontua Kutxabank txartelekin bonuak erosiz gero (bonu 1 txartel bakoitzeko), Kutxabank sarean eskaintza amaitu arte (kutxazainetan eta webgunean).

*10 euroko deskontua K26/K26+ txartelekin eguneko sarrerak erosiz gero (sarrera 1 txartel bakoitzeko), Kutxabank sarean eskaintza amaitu arte (kutxazainetan eta webgunean).

Hauek, www.bilbaobbklive.com eta Kutxabank Sarean (webgunean eta zerbitzu anitzeko kutxazainetan), Ticketmaster,  902 15 00 25, FNAC, Carrefour, HalcónViajes bulegoetan,www.ticketea.comwww.entradas.com, eta www.atrapalo.com atarietan eskuratu daitezke.