Liburu hauek braille eta audio formatura (Daisy sistemara) egokitzen dira. ONCEk eta Eusko Jaurlaritzak euskarazko liburuak grabatzeko eta digitalizatzeko konpromisoa urtez urte mantentzen dute. Hori bai, egokitu behar diren liburuen kopurua urtero aldatzen da, jasotako diru kopuruak zehazten baitu zenbat lan egokitu behar diren. Aurten, 55 lan egokituko dira.
Gainera, ONCEk, bere afiliatuen artean aipatu formatuetako liburuak uzteko mailegu zerbitzua ere bultzatzen du.
Aurten, lan hau aurrera eramateko, 44.000 euroko fondo bat eratu da. Kopuru honen %35a ONCEk jarri du (15.400€) eta gainontzeko %65a (28.600€) Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak.
Bi erakundeen arteko lankidetza honek aurrerapausoa suposatzen du gizarte bateratzaile baten alde egiterakoan, izan ere, pertsona ezgaituak gizarteratzeko ezinbestekoak baitira kultura, aisialdia, hezkuntza eta lana eskuragarri edukitzea. Lankidetza honi esker, euskaraz dakiten eta ikusmen ezgaitasuna duten pertsonek euskaraz argitaratutako literaturaz –euskal literatura eta literatura unibertsala– goza dezakete, euren hizkuntza eskubideak ere bermatuz.
Perez Galdos kaleko 11. zenbakian du ONCEk Bilboko egoitza.