Guztira, 58 ikuskizun izan dira hiru hilabetez: antzerkia, magia, musika, pailazoak, dantza-saioak, txotxongiloak, ipuin-kontalariak, sukaldaritzako tailerrak, mozorroak, musikaterapia, barreterapia eta sormenezko eraikuntza.
'Ikusi eta Ikasi' programaren baitan 6.505 ume baino gehiago izan dira guztira parte hartu dutenak. Gaur arratsaldeko jaialdian, ebaluatze inkesta bat bete dutenen artean euskarazko jolasen hiru sorta zozketatuko dira. Umeek parte hartzeko gurasoen baimena aurkeztu behar izan dute. Sarien artean mahai-jokoak, umeentzako ipuinak eta heziketan laguntzen duten liburuak daude. Jolas-sorta horiek ahalbidetuko diete helduei eta umeei euskaraz ondo pasatzen jarraitzera.
Gaur arratsaldean, 18:00etan hasiko da ekitaldia Bilborock Aretoan, Joseba Olagarai kazetariaren eskutik. Potxin eta Patxin pailazoak ere arituko dira. Doan sar daiteke edonor ekitaldira.
Ikusi eta Ikasi
Programa duela hamabi urte hasi zen kulturaren bidez Bilboko umeen artean aisialdia euskaraz modu dibertigarrian sustatzeko helburuarekin. Hamabigarren edizio honetako eskaintza era askotakoa izan da: antzerkia, magia, musika, pailazoak, dantza-saioak, txotxongiloak, ipuin-kontalariak, sukaldaritza-tailerrak, mozorrogintza, musikaterapia, barreterapia eta sormenezko eraikuntza. Urtarrilaren 26an hasi zen eta bihar izango du amaiera. Guztira, aisialdia, kultura eta hezkuntza uztartzen dituzten 58 jarduera garatu dira: 30 ikuskizun, 24 tailer eta gurasoentzako 4 hitzaldi. Begoñako, Deustuko, Basurtuko, Errekaldeko, Castañoseko, Santutxuko, Abandoko eta Zorrotzako udaltegietan, Indautxuko Karmen eta Bilborock aretoetan, eta Tiboli eta Zamakola eskoletan.