Euskal Herriko Trikitixa Eguna, apirilaren 23an Beasainen

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko api. 15a, 00:00

Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak, Beasaingo Udalak eta bertako Loinatz musika eskoleak antolatuta, apirilaren 23an egingo dabe 2016ko Trikitixa Eguna. Egun guztiko egitarauaren barruan, kalejirea, bazkaria eta erromeria egongo dira. Euskal Herri guztiko trikitilariak alkartzea eta zaletasuna bultzatzea dira helburu nagusiak.

Goizeko 11:00etan hasiko dira apirilaren 23ko ekitaldiak. Loinazko San Martin plazan batuko dira parte-hartzaileak eta hamaiketakoa banatuko dabe danen artean. Ondoren, Beasaingo kaleetan ibiliko dira, kalejiran, soinu eta pandero doinuek girotuta. Indarrak berreskuratzeko, bazkaria egingo dabe 14:00etan, Gernika pasealekuan. Amaitzeko, 17:30ean, erromeria egongo da Gaitzerdi taldearen eskutik.

Bazkarirako txartela erosteko azken eguna apirilaren 18a izango dala ohartarazo dau Trikitixa Alkarteak. 18 euro balio dau ticketak (umeek 15 euro). Erosteko hona idatzi behar da epearen barruan: trikitixa@trikitixa.net.

Funtsean, Euskal Herriko Trikitixa Egunaren helburua txoko guztietako trikitilariak eta zaleak batzea da. Holan, trikitia edo panderoa joten dabenek zein ikasten dabilzanek alkar ezagutzea nahi dabe antolatzaileek, zaletasuna zabaldu eta motibazinoa handitzeko. Era berean, ondo pasetea be bada helburuetako bat.

Osorik irakurri