'Oroipenak ezagutzen', Bilboko Musika Bandaren agurra igande honetan

uriola.eus 2016ko api. 15a, 10:54

Bilboko Musika Bandak igande honetan emango dio amaiera Euskalduna Jauregiko neguko denboraldiari 'Oroipenak ezagutzen' obrarekin. Bertan, Vicente Zaragoza BOSeko perkusio jolea bakarlari gisa arituko da, eta 12:00etatik aurrera, entzuleek Mullor Grauren, Wilbyren eta Huberren lanez gozatu ahal izango dute. 

Igande honetan bukatuko da Bilboko Udal Musika Bandak urriaren 25ean hasitako musika kontzertu zikloa. Eguerdiko 12:00etatik aurrera, Pascual Vilaplana zuzendari titularraren esanetara,`Oroipenak ezagutzen' kontzertua eskainiko dute musikariek, obraren protagonista marinba izango duena. Bakarlari gonbidatua Vicente Zaragoza BOSeko perkusio jolea izango da, eta Ramón García i Solerren `Concert per a Marimba´ eskainiko du. 

Musikaren historia unibertsaleko konposatzaileak eta lanak dakartzaten bandarako jatorrizko lanez osatutako egitaraua izango da igandekoa. Hasteko, Beethoven eta bere hiru zenbakiko sinfonia "heroikoa” gogoratuko dute, Alcoyko Rafael Mullor Grauk idatzitako 'Heroicum', lanaren bitartez. 

Horren ondoren, Ramón García i Soler valentziarraren 'Concert per a Marimba' lanarekin jarraituko du amaiera kontzertuak. Bandarako musikan eta ikus-entzunezkoan aritutako gitarra jole eta konposatzaileak musika nazionalista sobietarra omentzen duen lana eskainiko dute, marinba bakarlariari bere erritmo eta adierazpen potentzial guztia gauzatzeko aukera emanez. Horretarako, perkusio jolea den Vicente Zaragoza BOSeko irakaslea, izango da Euskaldunan.

Bigarren partean, Niccolò Paganiniren biolinerako Capricho nr.24 lanaren tinbre eta adierazpen potentzialitateak entzungo dira, Philip Wilby konposatzaile ingelesaren eskutik. Jatorriz Brass Banderako idatzi zuen eta ondoren Banda Sinfonikorako moldatu zen 'Paganini Variation's lanean, musikari italiar ezagunaren musikan oinarritutako fantasiazko mundu artisanal osoa eskaintzen duena.

Amaitzeko, Parisen Nadia Boulangerren ikasle izan zen Paul Huber maisu suitzarraren lan bat eskainiko dute musikariek, 'Evocazioni' izena ematen dion lana. Obra Gerra Hotzaren garaian idatzi zen, garai haietan gizakiak zuen zailtasuna definitzen zuten abesbatzak eta musika gregoriarra gogora ekarriz. 

Sarrerak 2 eurotan egongo dira salgai egunean bertan, Kutxabankeko kutxazainetan edota www.euskalduna.net web orrialdean.