Harrapazanken XI. edizioaren finalak asteburu honetan izango dira

uriola.eus 2016ko api. 15a, 13:24

Larunbatean, hilak 16, 19:00etan hasita, Senior finala izango da, igandean aldiz, 18:00etan hasiko da Junior finala. Aurtengo edizioan 89 taldek eta 262 gaztek hartu dute parte, horietatik 10 talde heldu dira finalera. 

Asteburu honetan helduko da amaierara XI. edizioaren 'Harrapazank Eszena' delakoa, entseguak eta casting-ak egiten hiru hilabete pasatu ondoren. Bihar, larunbata, hilak 16, eta etzi, igandean, apirilak 17, Bilborock aretoan Harrapazank lehiaketaren Senior eta Junior kategorietako finalak izango dira.  

Harrapazank Eszena programak sormena eta talentua sustatzea du helburu, euskaraz, 9 eta 18 urte bitarteko bilbotarren artean.  Edizio honetan 262 gaztek eta 89 taldek hartu dute parte. Junior modalitatean, 168 gaztetxok eta 51 taldek eta Senior modalitatean 94 gaztek eta 38 taldek alegia.  Kategoria bakoitzean 10 talde dira finalera heldu eta asteburu honetan Bilborock aretoan jardungo dutenak.

Junior galan, zazpi talde dantza-modalitatean, bat antzerkian eta bi musikan arituko dira. Senior kategorian aldiz, hiru talde dantzan, sei musikan eta bakarra antzerkian arituko dira.

Miren Gaztañaga aurkezleak gidatuko ditu final biak. Horietan talentua duten zenbait gazte bilbotar arituko dira dantza, musika, antzerki zein performanceak egiten. Sorpresa batzuk ere izango dira final horietan.  Aurten, Nagore Rondón iazko finalista, gonbidatua izango da.

Epaimahaiko kideak Zuriñe Hidalgo (Hesian), Natxo Montero (bilbotar dantzari eta koreografoa) eta Itziar Ituño antzezlea dira. Kategoria bakoitzeko irabazleak aukeratu beharko dituzte. Kategoria bakoitzean 500 euroko sari bina egongo dira.

Edonori sar daiteke doan galetara, aretoko leku guztiak bete arte.