Erre Harria: “Ederra da elkartasunari eta konpromisoari argazkiak ateratzea”

uriola.eus 2016ko api. 18a, 07:00

Argazkiak: @erreharria

Erre Harria goitizenaren atzean dagoen pertsona “beti” izan da argazkizalea. Bere aita gaixotu zenean, “terapia” moduan erabili zuen “burua deskonektatzeko”.

Cannon bat edota sakeleko telefonoa erabiltzen ditu. “Gure herri txiki honetan dauden hamaika borrokei argazkiak ateratzea dut gustuko”, dio. “Ederra da elkartasunari eta konpromisoari argazkiak ateratzea, eta horrela zure ale txikia uztea”. Kaleko argazkiak maite ditu Erre Harriak, eta “bereziki” kaleko isladak harrapatzea.

Erre Harriaren kameratik irtendako aleak erakusketa aretoetako hormetara iritsi dira. Preso eta senidei sostengua emateko pare bat egutegietara ere bai. Baina, “normalean”, interneten eskegitzen ditu. Argazki asko ditu egiteke. Besteak beste, “barroteen artean eta urrun ditudan lagun guztien itzulerakoak”. Argazkilari asko aipatu nahi ditu bere erreferentzia gisa. “Asko eta onak dauzkagu gure herrian”. Izen batzuk bota ditu: Gari Garaialde, Ikor Kotx, Gontzal Garate, Eider Iturriaga, Guille Urquijo, Inigo Azkona, Zuri Alava... Gomendio bat, azkenerako: “Egin KLIK!”.

@erreharria