Israel Elejalde antzezlea buru duen 'Hamlet' lana taularatuko dute gaurtik igandera Arriagan

uriola.eus 2016ko api. 22a, 08:42

Ana Wagener, Angela Cremonte, Jose Luis Martinez, Cristobal Suarez, Daniel Freire eta Jorge Kentek osatzen duten lan-taldeak osatzen dute Hamlet, Shakespereareren klasiko antzeztuko du Hamelt obra gautik, apirilaren 22tik 24ra Arriaga Antzokian.

Joan den asteburuan amaitu ziren kritikaren eta ikus-entzuleen txaloak jaso dituen Uda gau bateko ametsa Arriaga Antzokiaren ekoizpen lan propioaren emanaldiak, eta orain Hamlet maisulanaren, sortzaile britainiar bikainak idatzitako eta historia osoko lan ezagunetako baten, bertsio berria helduko da Arriaga antzokiko eszenatokira. Gaurtik igandera bitartean eskainiko da antzezlana. Gaurko eta larunbateko emanaldiak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira, eta igandekoa ordubete lehenago, 19:00etan.

Hamlet antzezten duen Israel Elejalde da lanaren protagonista nagusia, Miguel del Arcoren zuzendaritzapean arituko dena, eta bera arduratu da, baita ere, lanaren moldaketaz. Badira bi urte Del Arcok Arriagan antzeztu zuen Misantropo lan bikaina. Israel Elejalde bera lan haren antzezle taldean zegoen.

Elejalderekin batera, klasiko honetan Ana Wagener, Angela Cremonte, Jose Luis Martinez, Cristobal Suarez, Daniel Freire eta Jorge Kent antzezleak arituko dira. Eduardo Morenoren eszenografika eta Ana Lopezen jantziek nortasuna ematen diote berez ere hilezina den antzezlanari.