Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia, munduko literatura eta letren hitzordu handia da. Aurten ere pertsona ospetsuen presentzia izango du eta elkargune iango da egileekin topatzeko.
Azkuna Zentroak hainbat jarduera antolatu ditu aurtengo gaiaren inguruan. Adibidez, zinema-zikloa, ‘Stockholmeko Sindromea'-ren zuzeneko talk show-a eta Ruper Ordorikaren errezitaldi kontzertua.
Egileekin topaketa
Urtero moduan, Gutun Zuriak idazle garaikideen ordezkari nagusienak bilduko ditu Bilbon. Bihar, apirilaren 19an, Kukai dantzaren Jarraitutasuna ikuskizunaren ondoren, Sergio Gonzalezek irekiko du jaialdia. Bere herrian etengabe gertatzen diren hilketak salatzen ahalegin guztia egiten ari da.
Aurtengo kartela honako egileek osatuko dute: Dacia Maraini, literatura salatzeko gaitasunaren arabera justifikatzen dela uste duena; Ernesto Mallo, Argentinako diktadurako krimen guztiz gaitzesgarriak kontatzeko fikziozko pertsonaia bat sortu duena; Rodrigo Rey Rosa, elebrrietan Guatemalako etnia maien aurkako genozidioa gauzatu zutenen inguruko dokumentuak eta izenak sartu dituena; eta Ricardo Menendez Salmon, zeinen lanak hainbat hizkuntzetara itzulita, gaiztakerian ikertzen du. Bestalde, Jon Alonsok, Garbiñe Ubedak eta Jon Arretxek bederatzigarren Gutun Zuria jaialdiko gaia euskarazko literaturan nola agertzen den erakutsiko dute.
‘Krimena eta delitua literaturan’ gaiaren inguruko edizio honetan, Gutun Zuriak azkenaldiko gerretan lekuko izan direnen testigantza jaso nahi izan du, euren borondateaz ala euren lanbideagatik ikusi eta sentitutakoa kontatu dutenen aitortza.
Massook Khaliliren kasua, hain zuzen ere, afganiarrek sobietarren eta talibanen aurka egindako gerretan protagonista izan ostean, Espainian Afganistango enbaxadorea da eta bere emaztearekin osatutako egunkari bihurtu du bere esperientzia Los susurros de la guerra (Gerrako xuxurlak) lan berrian, errealitatea eta fikzioaren bitartekoa kontatuz. Bere testigantza eskainiko digu, bai eta Enric Gonzalez, Ramon Lobo eta Angela Rodicio eskarmentu handiko berriemaileena eta liburu-egileena ere.
Irakurlearen ordua
Lana, bizitza eta ideien inguruan iritziak eta gogoetak partekatu… Gutun Zuriaren ‘Irakurlearen ordua’ klasiko bat da jada jaialdi honetan. Idazle eta irakurleen arteko topaketa da. Elkarrizketa bakoitzaren ondoren erakusketa aretoko ataurrean hitz egiteko aukera sortzen da ardo batekin gozatzen den bitartean.
Zinea, ikuskizunak eta errezitalak
Literaturak bezalaxe, zinemak ere delituak jendartean hartzen dituen forma guztiak erakusten dizkigu. Gutun Zuriaren bederatzigarren edizioa honen adierazle izango da zinema ziklo, ikuskizun eta errezital batzuen bitartez.
Azkuna Zentroko Zinematekak ziklo berezia eskainiko digu Gutun Zuriaren edizio honetan, krimena, mafia eta espioitza aztertzen dituzten filmekin.
Krimena eta delitua, ‘Stockholmeko sindromea’ proposamenaren baitan ere jorratuko dira gai bezala. Azken edizioan estreinaldia izan ondoren, aurten ere 'Stockholmeko sindromea' izango da Gutun Zurian. Eszena- eta idazkuntza-arloko artistek mahai-zapia eta mahaia partekatuko dituzte, musika eta talk show-a zuzenean bateratzen dituen ikuskizunean.
Egitarauaren barruan, azpimarragarria da Ruper Ordorikaren Izkiriaturik aurkitu ditudanak musika-errezitaldia, kantatutako poema eta abesti bihurtutako olerkiekin.
Halaber, euskarazko kultura sustatzeko udaberriko Loraldia jaialdiarekin elkarlanean, Poeta gorri horiek! errezitaldia izango dugu. Bertan, Mikel Markez, Arkaitz Miner eta Karlos Panerak Aresti, Otero, Zelaia eta Figueraren poemak errezitatuko dituzte.
INUN kantautoreak musika-pieza txiki bat joko du, solasaldi bakoitza hasi aurretik.
Gainerako jarduerak
2016ko Gutun Zuriak elkartzeko lekua ere izango du. Wendy Guerra idazlea La Habanatik Bilbora bueltatuko da espresuki bere lan berriak publikoarekin partekatzeko.
Hiriaren institutuari eta Basauriko espetxeari bisitak jarduera paraleloaren egitaraua betetzen dute. Edizio honetara gonbidatutako hainbat egile ere joango dira bisita hauetara.
Orobat, Mediateka BBK-k gune bibliografiko bat hartuko du hirugarren solairuan non aurtengo edizio honetan parte hartuko duten egileen lanak kontsultatu ahal izango diren.
Milorria Kulturen Atarian
Azkuna Zentroko Kulturen Atariak -bertaratzen direnen elkargunea- protagonismo berezia izango du Gutun Zuriaren edizio honetan. Jaialdira hurbiltzen diren guztiek Milorria instalazioa aurkituko dute. LaCcasa del Vaciok diseinatutako instalazio honek ibilbide alternatibo bat egitea proposatzen digu, 12.000 liburutatik ateratako milaka eta milaka orriren artean.
Instalazioa liburu batean sartzen da, 'milorri' artean, pertsonaiak, emozioak eta argumentua, letrak eta marrazkiak, koloreak, aurretik atzerantz edo atzetik aurrerantz, bakarrik edo norbaitekin, astiro edo arin.
Instalazioa Kulturen Atarian bisitatu ahal izango da apirilaren 19tik 24ra.
[2016-03-10] Badator Bilboko IX. Gutun Zuria, Letren Nazinoarteko Jaialdia