La Huertaka, industrigunea eta Lutxana auzoaren artean dagoen berdegune batean sortu zen. Kolektiboaren ahaleginari esker, esperientzia oso aberatsa izaten ari da, herri-jakinduria bultzatuz eta hiria eta naturaren arteko lotura bultzatuz. Bere aldetik, Auzoko Baratza Desazkundea komunitateko baratze ekologiko bat da Bilboko Uribarri auzoan kokatuta dagoena, eta Desazkunde bilgunetik jaioa. Haien proiektuaren oinarrizko ideien artean hauek daude: gure elikagai propioak ekoizteko bidea sortu, kimikorik gabekoak, elikadura burujabetza zabaldu, bizimodu osasuntsuagoa eta naturarekiko arduratsuagoa zabaldu.
Sarrera librea eta doakoa
Antolatzaileak: Ekologistak Martxan eta Bizizaleak Kultur Elkartea
Hiri-baratzei buruzko jardunaldia
Apirilak 22 ostirala, 19:00etatik aurrera, Ekoetxean (Pelota kalea 5).
19:00.- Hitzaldia: 'La Huertaka: 3 años de proyecto social agroecológico en Barakaldo'. Hizlaria: Alfredo Rodriguez, Ekologistak Martxan taldearen kidea eta proiekturaren bultzatzailea.
20:00.- Hitzaldia: 'Auzoko Baratza Desazkundea: 5 años cultivando en las laderas de Artxanda'. Hizlaria: Pilar Esteban, proiektuaren baratzezaina.
20:30.- Mahai ingurua.