Apirileko azken larunbatean auzokideak "euskarara hurbildu eta euskalzale egin" nahi ditu ekimen honek. "Euskaldun zahar eta berrien topagune" izan nahi du egunak. Horretarako 20 jarduera baino gehiago antolatu dituzte San Frantzisko auzoko taldeek elkarlanean.
Egun osoan, "plazan eta kalean", izango dira, besteak beste, irakurketa "mundiala", txalaparta saioa, Kantuz Kantu, euskal musika, euskara praktikoa, umeentzako jolasak, herri kirolak, txistularien kalejira, pintxo eguna, alboka poteoa, munduko jolasak, kale antzerkia, komiki aurkezpena, euskal kontzertuak, bertso bazkaria, kale animazioa, dantza herrikoiak, euskaraokea, euskal DJak, Berbalapikoa edota euskal dantzak.
Udaberriko euskal jaia - Egitaraua
Apirilak 30 larunbata
10:00 Hasiera ekitaldia.
11:15 Umeentzako jolasak.
11:30 Munduko jolasak. Gazteei zuzendua.
12:00 Ikasgelatik kalera: euskara praktikoa.
12:30 Kantuz Kantu.
13:00 Kalez Kale: alboka-dantza animazioa. Santutxuko albokariak eta Sigi Saga.
13:15 Herri kirolen erakustaldia.
14:30 Bertso bazkaria, bertsolari gazteekin, Sarean elkartean.
17:00 Txalaparta saioa. Amazur.
18:00 Berbalapikoa.
18:30 Errefuxiatuei buruzko komikiaren aurkezpena. CEAR.
19:00 Bilboko Udal Txistulari Bandaren kalejira.
19:15 Kale antzerkia. Umeei zuzendua. Pompom taldea.
20:00 Irakurketa mundiala.
21:00 Amaierako ekitaldia: HdH kontzertua, zozketa eta agurra. Kontzertua Sarean elkartean, euskal DJak Kremlin eta Badulaken eta euskaraokea La Gildan.
Coordinadora-de-grupos-de-Bilbao-La-Vieja-San-Francisco-y-Zabala