Strombers, 1998an Kataluniako Cardona herrian sortutako taldea dugu. Taldeak jai giroko abestiak jotzen ditu estilo ezberdinen nahasketa eginez: ska, reggae, cumbia, rumba, country edo bluegrass besteren artean.
Beraien bosgarren lanean, 2012an argitaratutako 'Jrujenjúnjel', hainbat musikariren laguntza izan zuten Joan Garriga –La Troba Kung Fu–, Carles Belda –Belda i Badabadoc– eta Arecio Gonzalez –Asstrio i les Sey Sisters– eta 400.000 bisita lortu zituen berehala youtuben.
2014an hamargarren urteurrena ospatu zuten zuzenean grabatutako '10 anys de festa il·legal' cd eta dvd lanarekin. Beraien estudioko azkenak 'Tavernaris' (2015) katalanez eta euskaraz kantatutako kanta bat dakar.
McOnak
Urtebeteko atsedenaldiaren ondotik, McOnak taldea bueltan da disko berri batekin. 'Galarrena' du izenburua eta Mungiako Muxikon eta Aulestiko Altxune estudioetan grabatu dute, Jorge Etxebarrieta Txortx-en gidaritzapean. Mauka diskoetxetik aderazi dutenez, “Galarrenak duen indar berberagaz euskal musika astintzera datoz, musika bera gaindituko duen egitasmo oso batekin”. (Entzun.com)
Txartelak
Aurresalmenta: 7€ (Kafe Antzokia, www.musikaze.com, www.kafeantzokia.eus)
Txarteldegia: 10€