Bilbobusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu Athletic-Athletico de Madrid taldeen partidurako

uriola.eus 2016ko api. 19a, 08:30

Bihar, asteazkena, apirilak 20, Athletic eta Atletico de Madrid taldeek 20:45etan jokatuko duten partidua dela eta, Udalak Bilbobuseko zenbait linearen zerbitzua luzatuko du, partidua ikustera joaten direnei etxera itzultzeko modua erraztearren. 

Azken irteerak

- 28. lineak (Uribarri /Altamira) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

• Uribarrirantz, Jesusen Bihotzetik: 22:50 – 23:00etan.

• Altamirarantz,Sabino Araneko 34tik: 23:00etan.

38. lineak (Otxarkoaga/Basurtu-Termibus) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

• Termibusetik:   23:00 – 23:20etan.

- 56. lineak (La Peña-Jesusen Bihotza) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

• Jesusen Bihotzetik: 22:50 – 23:00etan.

- 57. lineak (Miribilla- Ospitalea) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

• Ospitaletik: 23:00etan.

- 62. lineak (San Mames/ Arabella) honela luzatuko du irteera-ordutegia:

• Jesusen Bihotzetik: 22:50 – 23:00etan.