Ocean Colour Scene talde britainiarra Bilbao BBK Live Jaialdiko ikuskizunen kartelera sartuko da. 'Britpot' estiloan tradizio gehien duen taldeetako bat da. Estilo hori 90eko hamarkadan Erresuma Batuan sortutako rock alternatiboaren azpigenero bat da, eta soinuaren fintasunak eta abestien sinpletasunak bereizten dute. Moseley Shoals bigarren diskoa interpretatzeko igoko da agertokira. Disko horrek gaur egun duen nazioarteko ospea eman zion. Lanarekin milioi bat kopia baino gehiago saldu zituen eta Erresuma Batuan gehien saldutako diskoen zerrendako bigarren postura iritsi zen.
DMA´S australiarrek Hills End izeneko lehenengo LPa merkaturatu berri dute, aurretik Delete gaiaren birkaleratzea duena. Oasis bandarekin alderatu ohi dituzte eta 90eko 'britpot' estiloa dute erreferentzia nagusitzat. Horrez gain, musika etxean konposatu eta grabatzetik mundu osoan kontzertuak ematera iritsi dira. Hain zuzen ere, albuma Johnny Took gitarra-jotzailearen Sydneyko logelan grabatu zen eta Mark Spike Stent ospetsuak nahastu zuen. Madrileko eszenan 2011. urtean agertu ziren eta, ordutik, Hinds taldeko kideek beren marka duen soinu gordin eta lotsagabea landu dute. Pare bat single baino ez zituztela, NME, Guardian eta Rolling Stone nazioarteko komunikabideen babesa irabazi zuten, besteak beste. Denbora luzez itxaron den Leave me alone albuma duela gutxi argitaratu eta gero, talde berrien multzoan etorkizun handiena izango dutenen artean kokatzen dira.
Gazteen langabezia tasarik handienetakoa duen Erresuma Batuko Stevenage hiritik helduko dira Bad Breeding taldeko kideak, rock zaratatsua eta gogorra egiteagatik ezagunak direnak. Hana, hain zuzen ere, Lorde, Lana del Rey eta Grimes artisten musika-apustua da. Izan ere, azken bi taldeekin tourra eta agertokia partekatu dute. Malenkoniatsu eta sentibera iritsiko da Bilbao BBK Live Jaialdira martxoan kaleratu zuen EP izenkidea aurkeztera. Jatorriz Getxokoa da McEnroe taldea, eta estatuko indie estilokoen artean estimatuenetako bat da. Rugen las flores (2015) azken diskoarekin iritsiko da Kobetamendira.
Egutegia
2016ko uztailaren 7an, 8an, eta 9an Kobetamendin.
Osteguna, uztailak 7
Arcade Fire, New Order, M83, Chvrches, Hot Chip, Years & Years, Blood Red Shoes, Hola A Todo El Mundo, Hidrogenesse, Hinds, Little Scream, DMA'S, Rural Zombies, Begiz Begi...
Ostirala, uztailak 8
Pixies, Underworld, Grimes, Love Of Lesbian, Ocean Color Scene, Jose Gonzalez, Junior Boys, Slaves, Blossoms, Belako, Nudozurdo, Was, C. Tangana, Inheaven, Green Class...
Larunbata, uztailak 9
Tame Impala, Foals, Editors, Father John Misty, Soulwax, 2Manydjs DJ Set, Courtney Barnett, Wolf Alice, Jadwar Ma, Triangulo De Amor Bizarro, Leon Benavente, McEnroe, Bad Breeding, Yellow Big Machine...
Bonuak eta prezioak
- 3 eguneko bonua: 120€ + 6€ gastuak.
- 3 eguneko bonua + kanpina: 130€ + 6€ gastuak.
- Eguneko sarrera: 58€ + gastuak.
- Eguneko sarrera + kanpina: 68€ + gastuak.
* 15 euroko deskontua Kutxabank txartelekin bonuak erosiz gero (bonu 1 txartel bakoitzeko), Kutxabank sarean eskaintza amaitu arte (kutxazainetan eta webgunean).
*10 euroko deskontua K26/K26+ txartelekin eguneko sarrerak erosiz gero (sarrera 1 txartel bakoitzeko), Kutxabank sarean eskaintza amaitu arte (kutxazainetan eta webgunean).
Hauek, www.bilbaobbklive.com eta Kutxabank Sarean (webgunean eta zerbitzu anitzeko kutxazainetan), Ticketmaster, 902 15 00 25, FNAC, Carrefour, HalcónViajes bulegoetan,www.ticketea.com, www.entradas.com, eta www.atrapalo.com atarietan eskuratu daitezke.