'Kili-Kili barru-barrutik'

uriola.eus 2016ko api. 21a, 07:00

Euskal Museoan ikusgai dagoen Kili-Kili. Euskara pozgarri izeneko erakusketari loturiko jardueren artean, gaur, osteguna, aldizkaria barru-barrutik ezagutu zuten hiru lagunek hitzaldia eskainiko dute.

Bikoiztaile eta irratiko esatari Jesus Eguzkiza Eguzki-k, filologo eta Arrasateko Arizmendi Ikastolako irakasle Asier Astigarragak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako foru diputatu Lorea Bilbaok Kili-Kili barru-barrutik hitzaldia eskainiko dute gaur, hilak 21, 19:00etan, Euskal Museoan. 

Hiru hizlariak Kili-Kili-ri oso loturik egon ziren; izan ere, aldizkarian parte hartu zuten argitalpenaren zenbait alditan, eta, era berean, modu aktiboan sustatu zuten.

Anastasio de Olabarriaren D. Claudio, el cura de San Antón liburua oparituko zaie bertaratzen diren lagunei; La Gran Enciclopedia Vascak eskainitako liburua.

Kili-Kili

Umeak euskaraz alfabetetako asmoz sortu zen Kili-Kili egitasmoa 1966an, Bilboko San Anton parrokiaren inguruko jendearen eskutik. Argitalpen ugari, jaialdiak, irratsaioak eta abar hartu zituen Kili-Kilik. Mende erdia bete dela gogoratzeko, erakusketa ikusgai dago Bilboko Euskal Museoan, apirilaren 26ra arte.

 

[2016-03-18] Kili-Kili-ren 50. urteurrena gogoratzeko erakusketea ipiniko dabe Bilboko Euskal Museoan