Udal Liburutegi Sareak Liburuaren Eguna ospatuko du bihar

uriola.eus 2016ko api. 21a, 10:30

Liburuaren Eguna ospatuko du aste honetan Udal Liburutegi Sareak umeei eta helduei zuzendutako hainbat jarduerekin.

Bihar ostiralean, 19:30etik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiak, Espido Freire idazleak eta Skolastika kolektiboko Josune Muñozek eskainiko duten hitzaldia jasoko du. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

Sere yo misma izenburua duen hitzaldia Charlotte Brönte egile ezagunaren eta XIX. mendeko Ingalaterrako beste emakume idazle batzuen figuran zentratuko da. Espido Freirez gain, emakumeek idatzitako literaturaren kritikan jarduten duen Skolastika kolektiboko Josune Muñozek ere hartuko du parte.

Horrez gain, Udal Liburutegiek larunbatean, apirilaren 23an, ospatuko dute Liburuaren Eguna, Zeu Margolari! eta Review Competition lehiaketen sarien banaketarekin, Begoñako eta Deustuko liburutegietan, hurrenez hurren. Horrez gain, liburutegi horietan ipuin kontalariak eta magia ikuskizunak ere izango dira, euskaraz eta ingelesez, goizeko 11:30etik aurrera, sarrera librearekin. 

Larunbateko egitaraua

Begoñako liburutegia. 11:30ean, Isilka misilka ipuin kontalariak. Maite Franko (euskaraz eta sarrera librea).

Deustuko liburutegia. 11:30ean, ipuin kontalaria. Bota dadoa eta aukeratu zure ipuina. Rebeca Place (Brtitish Council). Ondoren, 'Honest Lies' magia ikuskizuna David Blanco magoarekin. (Sarrera librea). 

Kontsultatu egitaraua liburutegien blogean: http://blogbibliotekak.bilbao.eus/