Arratoiak hiltzeko kanpaina martxan jarriko dute astelehenean Ibaiondon

uriola.eus 2016ko api. 21a, 05:00

Apirilaren hasieran abiatutako arratoiak hiltzeko udaberriko kanpainarekin aurrera darrai Udalak. Bihar hasi eta hilaren 28ra bitartean kanpaina Ibaiondon egingo dute, 5. barrutian. 

Hain zuzen ere, Ibaiondon, arratoiak hiltzeko kanpaina, apirilaren 22an, 25ean, 26an, 27an eta 28an egingo dute. Barrutiko auzo guztietara helduko da: Zazpi Kaleak, Iturralde, Solokoetxe, Atxuri, San Frantzisko, Bilbo Zaharra, Zabala, San Adrian, Ibaizabal-Abusu eta Miribillara.