Lekukoen bila dabiltza Rodrigez Arias kalean gertatutako harrapatze bat argitzeko

uriola.eus 2016ko api. 22a, 08:40

Bilboko Udaltzaingoak lekukoak eskatu ditu, asteazkenean, apirilak 20, goizeko 8.00ak inguru, Rodriguez Arias kaleko 1. zenbakiaren parean, urdin koloreko turismo baten eta oinezko baten artean gertatutako harrapatze bat argitzeko asmoz.

Horren inguruko daturen bat eman dezaketen guztiei, Udaltzaingoko Trafiko Argibideekin harremanetan jar daitezela eskatu die, eguneko 24 orduetan eta asteko egun guztietan erabilgarri dagoen 94 420 50 40 telefonoaren bitartez, ahal dela goizeko ordutegian, astelehenetik ostiralera bitartean.