Mintzanet egitasmoaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Darabilbo 2016ko api. 22a, 09:59

Mara-Mara lagunen eskutik, Mintzanet egitasmoa aurkeztuko dugu (Praktikatu ezazu euskara online eta doan).

Mintzanet zer da?

Euskaraz hitz egiteko aukera bat da: noiznahi, edonon eta doan.

Nola? Bada, internet erabiliz, mugikor, tablet edo ordenagailuaren bidez.

Maiatzaren 19an, Bilborocken aurkeztuko dugu.

Goizean, 10:00etatik 12:00etara eta, arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara.

Zuzeneko saioa egingo dugu, beraz etorri eta konprobatu zein erraza den.

Izena emateko: izena-eman

Informazio gehiago: darabilbo.blogspot.com.es