Arratsaldeko 19:00ak aldera gertatu zen lurrikara bortitza, Ritcher eskalan 7,8 gradukoa izan zena. Sortutako 350 hildakoez aparte, hainbat izan ziren zaurituak eta beste hainbat ere desagertuak jarraitzen dutenak. Ezbeharra gertatu zenetik ia astebete pasatu da, eta oraindik ere hondamendi handiaren ostean asko dira laguntza lanetan ari direnak. Lehentasuna Jama, Canoa eta Pedernaleseko probintzietan finkatu dute, ura eta janaria beharrezko duten lekuak une hauetan.
Bestalde, Ekuadorreko gobernuak salbuespen egoera ezarri zuen herrialdean, eta Rafael Correa presidenteak adierazi zuenaren arabera, nahiz eta elikagairik jasotzeko beharrik ez izan, erreskateetarako laguntza eskatu du. 1949. urtetik Ekuadorrek ez duela halako suntsipenik jasan, non 5.000 lagun baino gehiago hil ziren.
Nahiz eta gobernuak lurrikarak gehien jotako eremuetan larrialdi egoera ezarri, salbuespen egoera herrialde osora zabalsu du. Ekuadorreko bi hiri nagusietan ere sentitu zuten lurraren astindua, Quito hiriburuan eta Guayaquilen. Epizentrotik 500 kilometro hegoaldera dago Guayaquil, eta, hildakorik egon ez bazen ere, kalte material handiak eragin zituen lurrikarak. Andeetako mendikatetik mendebalderako eremuan izan zen lurrikara, Ozeano Bareko eta kontinenteko plakek bat egiten duten tokian.
Ezbehar naturalak sortutako hildakoen omenez, gaur, hilak 22, 12:00etan, Bilboko Udalak elkarretaratzea antolatu du isiltasunezko minutu bat egiteko.
Argazkia: Agencia de noticias ANDES (flickr)