Jarduera zortzi eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, bertan, tailerrak sormen prozesuak eta eskulanak egitean sortzen diren sentzazio eta emozioak azpimarratuko dira. Irakurtzearen bidezko plazerraz gozatzeko eta irakurketara hurbiltzeko helburuarekin.
Hiru izan dira antolatzaileek nagusitutako helburuak: lehenik eta behin, umeen artean sormena eta gaitasun artistikoak sortzea, ilustrazio teknika desberdinak ikastea eta euskararen erabilera sustatzea. Tailer guztien saioak Foru Liburutegiko 2. solairuaren Tailerren Gelan izanik, lau talde finkatu dituzte tailerrari ekiteko:
- 1. taldea: maiatzaren 6tik 27ra arte (ostiralero, 18:00etatik 19:30etara)
- 2. taldea: maiatzaren 7tik 28ra arte (larunbatero, 11:30etatik 13:00etara)
- 3. taldea: ekainaren 3tik 24ra arte (ostiralero, 18:00etatik 19:30etara)
- 4. taldea: ekainaren 4tik 25era arte (larunbatero, 11:30etatik 13:00etara)
Bestalde, gidoi bat finkatu dute saio bakoitzean zer egingo den argituz:
- 1. saioa: Liburuen azalen ilustrazioa, hariekin.
- 2. saioa: Komikien letra 3Dn
- 3. saioa: Botoi baten barruko ilustrazioa.
- 4. saioa: Irudimenezko orri-markatzaileak.
Metodologiari dagokionez, eskulanei dagokien hanbiat material erabiliko dira, akuarelak eta errotuladoreak besteak beste. Tailer guztiak elebidunak izango dira.
Azkenik, tailerrak doakoak izango dira, apirilaren 25etik maiatzaren 5era arte eman ahal izango da izena (beti ere epea apirilaren 25ean goizeko 8:30etan irekiko dela kontutan hartuta), Liburutegian bertan edota webgunean.