Erasoa lehengo larunbatean eman zen, hilak 16, 62 urteko andra bat haren lanera zihoala goizean goiz. Poliziak argitu bezala, emakumeak alde egin ahal izan zuen eta ordu batzuk geroago gizona atxilotua izan zen. Erantzuna emateko asmoz, "Emakumeenganako indarkeria gehiagorik ez" lelopean elkarretaratzea burutu zuten atzo auzokideek Uretamendin Bilbo osoko zenbait auzokideren babesarekin.
Elkarretaratzean bildu zirenen artean, Itziar Urtasun berdintasunerako zinegotziak gertaera gaitzetsi zuen, "badirudi emakumeok kontu handiz irten behar dugula kalera, ez liteke horrela izan behar" salatuz.