Bilbobusek erabiltzaileen ezagupenak neurtuko ditu facebook bidezko lehiaketa batekin

uriola.eus 2016ko api. 25a, 09:00

'Quiz Bilbao' jokoa Bilbobusen zerbitzuarekin eta erabiltzaileen eskubideekin zein betebeharrekin zerikusia daukaten galderen eta erantzunen tribiala da. Era horretan, bere helburua erabiltzaileen balioak eta aurauak sendotzea izango da, autobus-zerbitzuan bizikidetza hobetze aldera. 

Udaleko Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Sailak erabiltzaileen ezagupenak neurtuko ditu zerbitzuari buruz Facebooken egingo duen zerbitzuari buruzko lehiaketan. Udalak apirilaren 11n abian jarri zuen kanpainaren barruan sartzen da lehiaketa hau. Helburua Bilbobus garraio-zerbitzuan bizikidetza hobetzea da. Bilbobus zerbitzuaren kalitatearen aldeko itunak Bilbobusen erabiltzaileen zortzi eskubide eta zortzi betebeharretan jartzen du azpimarra. 'Quiz Bilbao' jokoak indartu egin nahi du kalitatearen aldeko itun hori, Bilbobus autobus urbanoen zerbitzuarekin eta erabiltzaileen eskubideekin eta betebeharrekin zerikusia daukaten galderen eta erantzunen tribialaren bidez. Gainera, Bilbori buruzko galdera orokorrak daude: historia, bitxikeriak…Lehiaketa irabazteko, ondo erantzun behar dira galdera guztiak, puntuaziorik gorena lortzeko.

Parte hartzeko baldintzak hauek dira: adinez nagusia izatea eta Facebookeko GautxoriBilbao orriaren jarraitzaile izatea. Lehiaketa irabazi ahal izateko puntuaziorik altuena lortu behar da. Balio berbera dute galdera guztiek eta erantzun zuzen bakoitzak 5 puntu balio ditu. Jokoaren galderak aleatorioak dira eta, beraz, lantzean joko bat egongo da. Erabiltzaile bakoitzak nahi hainbat aldiz joka dezake. Puntuaziorik altuena 50 da (10 galdera x 5 puntu).

Irabazlea ateratzeko, zozketa egingo da puntuaziorik altuena lortu duten artean, hau da, 50 puntu batu dituztenen artean. Lehiaketa 2016ko apirilaren 25ean hasiko da eta maiatzaren 15ean amaituko, 23:59an.

Irabazlearentzako saria, berriz, lagun birentzako sarrera izango da Harlem Globetrotters ikustera joateko maiatzaren 19an Bilbao Arenan.

Kalitatearen aldeko ituna

Bilbobusek iaz 26 milioi erabiltzaile izan zituen eta kopuru hori urtez urte handiagoa da. Horregatik, Bilbobusek bizikidetza onerako arau eta jarraibide batzuk betetzea garrantzitsua dela gogorarazi nahi die erabiltzaileei.

Kanpaina gaur hasiko da eta ekainaren 5a bitartean burutuko da. Guztira zortzi aste dira eta aste bakoitzean eskubide eta betebehar bana landuko dira, kanpaina original honen barruko hainbata ekintzaren bidez Elementu asko egongo dira. Hona hemen:

1. Aste bakoitzean Bilbobusen autobusetan flyer bat banatuko da. Flyer horretan eskubide eta betebehar bana agertuko da.

2. Gainera, esloganak dituzten biniloak jarriko dira markesinetan kanpainaren zortzi astetan.

3. Kanpaina egin bitartean, astelehenetan, Bilbobusen autobusetan antzezpen bat burutuko dute Begoñaren eta Mikelen eskutik. Autobusen begiratzaile bitxiak dira, joan zen mendekoak. Bilbo hiriko garraio publikoaren erabilera onaren alde lan bikaina egin dute 20 urtean. Hori dela-eta, denboran bidaia egiteko eta XXI. mendeko Bilbo modernoa deskubritzeko aukeratuak izan dira. Autobusen zale handiak dira eta erabilera onaren aldeko sutsuak. Orain Bilbo hiriko garraio kolektiboaren erabiltzaileek dituzten eskubide eta betebehar berriak zeintzuk diren jakin nahi dute.

Astero flyer eta binilo bidez gogoraraziko diren eskubideez eta betebeharrez baliatuko dira Begoña eta Mikel geralekuetan eta bidaian bertan egoera komikoak sortzeko. Bidaiariekiko begiruneaz eta horiei molestiarik eragin gabe, agerian utziko dituzte arauak, Bilboko mutur batetik bestera. Begiratzaile horiek lineaz aldatuko dira sarritan hiriko auzo batzuetara heltzeko. 16 eslogan egongo dira; 8 eskubideak dira eta beste zortziak betebeharrak:

1. Igo aurretik eta jaitsi atzetik. 

2. Eta gurpil-aulkian bazoaz, eskatu arrapala.

3. Autobus-aldaketa bat egin dezakezu prezio berean.

4. Eta gogoratu garestiagoa dela titulu barik bidaiatzea.

5. Bilbobus geralekuetan bakarrik geratzen da. 

6. Autobusaren barruan karga dezakezu eskuko telefonoa.

7. Geralekuan ohartarazi gidaria geratu dadin.

8. Bilbobusen sakatu geratzeko botoia.

9. Joan atzeko aldera, leku gehiago dago-eta.

10. Kamerak ditugu zure segurtasunerako.

11. Ezin da zaratarik atera, ez jan, ez molestatu.

12. baina gida-txakurrak ekar daitezke; gainerako maskotak ere bai, transportinean.

13. Hasierako geralekuan sar zaitezke, bakarrik gidaria dagoenean.

14. Eta hobetzen lagundu nahi badiguzu, jakinarazi guri.

15. Jarleku urdinak, behar dituztenentzat.

16. Eta marra urdina haurren aulkietarako.