Goizeko 11:30ean izango du hasiera ekitaldiak, Xabi Paya bertsolariak ‘Euskarara ekarri’ izeneko itzulpengintza saioarekin. Bertan, testu bat euskarara ekartzerakoan, itzultzaileak arreta non jarri behar duen, gerora, holtzarako, ahozkotasunak zein neurrira arte baldintzatuko duen idatzitako testua eta halako beste hainbeste ohar eman ditu. Ondoren, Patxo Telleria antzerki idazle oparoak euskaraz idatzitako teatroa oholtzan funtzionatzeko beharrezkoak dituen zenbait xehetasun eta adibide emango ditu hortik 45 minutura, 12:45ean hain zuzen, ‘Euskaraz antzeteko idatzi’ tailerrarekin.
‘Solasaldia’ atalaren baitan, Eneritz Artetxe, Mikel Martinez, Agurtzane Intxaurraga eta Gaizka Sarasolak, Ane Zabala moderatzailearen laguntzaz, ‘Zer nori nork nola da euskal antzerkia?’ saioa eskainiko dute 16:30ean. Saioan, hizkuntzari berebiziko protagonismoa ematea da asmoa, euskarak berak ematen dituen baldintzak eta aukerak aztertzea, elebitasun giro batek nola baldintzatzen duen sormena, norainoko eragina izan dezakeen normalizatua ez den hizkuntza batean sortzea.
Jardunaldiarekin bukatzeko 19:00etan ‘Amorante’ musika taldearen kontzertua egongo da Euskal Museoan bertan.