Bihartik, apirilaren 26tik maiatzaren 27ra bitartean, zirkulazioa tarteka itxi eta galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Sabino Arana etorbidearen 61. eta 69. zenbakien arteko tartean. Lekuona Margolariaren etorbidean, 11. eta 17. zenbakien artean, aldaketa berberak egingo dira, baina apirilaren 26tik maiatzaren 17ra bitartean, gutxi gorabehera. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.
Sabino Arana urbanizatzeko lanen II. fasea egiteko okupatuko da esparru publikoa.
Bestalde, bihar hasi eta bi hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Luis Power kalean, Jon Arrospide eta Morgan kaleen artean. Lanak zatika egingo dira, okupatuko den aldean hesiak jarrita aurretiaz. Ibilgailuek zirkulatu ahalko dute eta bidea libre egongo da etengabe oinezkoentzat.
Luis Power kalea berritzeko okupatuko da bide publikoa, hain zuzen ere, obra hauek egiteko: Saneamendua, horniketa eta argi publikoen sareak berrituko dira; baita espaloiak, asfaltoa eta pintatu beharrekoak ere.
Ur mozketak
Bihar, 16:00etatik 20:00etara, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Tomas Zubiria Ybarra etxaldeko zenbaki guztietan eta Calixto Legina kaleko 5etik 9ra bitarteko zenbaki bakoitietan.
Udalaren ur-sarean hobekuntzak egiteko kenduko da ura.
Era berean, bihar, ordu berdinean, ura kenduko dute Aurelio Arteta Margolariaren kaleko 1 eta 3 zenbakietan eta Karmelo kaleko 10 eta 10A zenbakietan.
Kasu honetan, Udalaren ur-sarean lotura-lanak egiteko kenduko da ura (III. fasea Santutxu auzoa).