2015. urtean 55 heriotz istripu izan ziren Euskal Herrian eta 2016an jada 16 langile hil dira lan istripu baten ondorioz. Lanean erabilitako produktuengatik, amiantoa, silizea,... besteak beste, gaixotu diren langileen zerrenda luzea da, baita hil diren langile kopurua ere. LABek jakitera eman duenez, amiantoak eragindako gaixotasunen ondorioz bakarrik, azken sei urtetan, 153 langile hil dira, estatistika ofizialetan agertu ez arren.
Bestalde, Lanaren Nazioarteko Erakundearen arabera (LNE), "gaixotasun profesionalek lan istripuek baino sei aldiz heriotz gehiago eragiten ditu". Gutxi balitz, sindikatuak "krisiak lan osasunean eragin kaltegarria" duela salatu du. Faktore asko tarteko, "mutualitateak egiten ari diren lanaren ondorioz datu hauek ez dira laneko estatistika ofizialetan agertzen, gaixotasun arrunt modura baizik". Izan ere, lanean jatorria duten lesio edota gaixotasunen ondorioz hartutako 100 bajatik 41 solik ematen ditu mutualitateak.
Azkenik, LABek argitara emandako idatzian azaldu duenez, sindikatuak "lan osasuna eskubidea izan dadin borrokatzen jarraituko du" eta horretarako borrokarik "eraginkorrena" prekarietatearen kontrako borroka indartzea dela azaldu dute.