Aurtengo edizioa laugarrena izango da eta urtero legez, ingelesaren mintzamena eta entzumena izango ditu oinarri jarduerak. Horretarako, Eramus programaren baitan Bilbora ikastera etorri diren ingeles hiztunek gidatutako dinamikak izango dira nagusi.
Gaur izango da lehenengo saioa, eta jada finkatu dira hurrengoak: maiatzaren 10 eta 24an, irailaren 20an, urriaren 11 eta 25ean eta azkenik, azaroaren 8 eta 22an. Aurreko 'English on Tuesdays' edizioetan ez bezala, aureten eztabaida saioak eta entzumena eta irakurmena lantzeko saioak egongo dira. Bertan, hitzaldi, film labur eta telesaio ezberdinen atal batzuk aztertuko dira.
Saio hauetan parte hartzen dutenak, gainera, Bilbo, bertako kultura, gastronomia, arkitektura eta abar erakutsi ahalko diete Erasmus programaren bidez Bilbora etorritako ingeles hiztunei; hau da, turismo eta kultura-arloko gidari arituko dira. Ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea, bakoitza nahi duenean joan daiteke saioren batera.
Informazio gehiago bilborock@bilbao.eus helbide elektronikoan aurkitu daiteke.