25 urte baino gehiago dituzten autoentzako probak haren XI. edizioari ekingo dio gaur, ostirala. Guztira, berrogeita hamar auto klasiko izango dira leihaketan parte hartuko dutenak.
Lehiaketan, autorik erregularrena sarituko da eta horretarako, autoek bi zailtasun gainditu beharko dituzte; batetik, irteera eta helmuga non dauden jakinda, ez dute ibilbidea ezagutuko, bestetik, erregulartasuna neurtuko duten igarotze kontrolak isilpekoak izango dira.
Lasterketako parte hartzaileen artean, Txema Foronda eta Pilar Rodas bilbotarrek osatzen duten bikotea da faboritoa (2015ean eta 2016an irabazi zutenak); halaber, bikote hauek ere lehiatuko dira: Iker Reketa eta Koldo Cepeda (2011ko irabazleak), Manuel Macho eta Marcos Domingo (2010eko eta 2013ko garaileak) eta Jose Luis Madrazo (2013ko edizioko irabazlea), aurtengo edizioan Jafet Santamaria pilotukide izango duena.
Auto klasikoen erakusketa
Bilboko Abando Indalecio Prieto geltokiak aste osoan zehar hartuko du Real Peña Motorista Bizkaia elkarteko kide eta jarraitzaileen lasterketetarako auto klasikoen erakusketa. Bestalde, Melia Bilbao hotelak sarreraren ondoan jarriko ditu ikusgai lehiaketetarako hainbat auto klasiko. Bi erakusketa horiek sarrera librea daukate.