Alfonso Gil Udaleko alkateorde eta Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Saileko arduradunak eskerrak eman dizkie uriko soinu-egoeraren diagnostikoa egiteko den lehenengo fasean lagundu duten herritar guztiei; eta, era berean, adorea eman die orain arte parte hartu ez dutenei herritarren partaidetzan oinarritutako prozesu honetan parte hartzeko.
Herritar guztientzat egon da zabalik Udalak egindako lehenengo kontsulta hau; hain zuzen, hiriko alde guztietan egon daitezkeen sentsibilitate ezberdinen berri izateko. Soinu-egoeraren diagnostikoa egitea ahalbidetuko duten datuak lortu dira. Era berean, estrategia inklusibo bat abian jartzeko baliabideak identifikatu dituzte.
Zaratak sortzen dituen molestiak identifikatu dituzte kontsultatutako pertsonek, bai erdialdean, bai auzoetan; eta jarduera batzuk garatzeko espazio publiko berriak proposatu dituzte; adibidez, kontzertuak, azokak eta erakusketak egiteko. Orokorrean, soinuari dagokionez kontsultatutako pertsonek azaldu dute egoera hobea dutela goizetan gauetan baino.
Lehenengo kontsulta hau apirilaren 30ean amaituko da. Etorkizunean egiten diren bileretan parte hartzeko interesa duten pertsonek haiekin harremanetan jartzeko datuak utz ditzakete. Horretarako esteka hau erabiliko dute: http://city.createlli.com/es/bilboentzun-bilbaoescucha.
Behin galde-sorta bidez zein beste informazio-iturri batzuk erabiliz datuak biltzeko epea amaituta, Bilboko soinu-egoeraren diagnostikoa lortuko da eta arazoak ez ezik udalerri guztian dauden tipologiei erantzuten dieten aukerak ere identifikatu ahalko dira. Hortik abiatuta erantzunak emango dira eta Bilbon soinu-aukerei duten balioa emango zaie.
Fase hau bukatu ondoren, partaidetzan oinarritutako lan bat egingo da, hiru ekimen aurrendari abian jartzeko. Horietan udalerriko benetako gaiak landuko dira eta horietan ere herritarren partaidetza funtsezkoa izango da.