Maiatzaren 3an hasiko da Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

uriola.eus 2016ko api. 28a, 08:00

Kanporaketak maiatzaren 6a bitartean jokatuko dira. Hirugarrena, Deustun, Berbaizu euskara elkartean, maiatzaren 5ean. Finala Getxon izango da, maiatzaren 22an. 

Datorren astean hasiko da Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Lau kanporaketa jokatuko dira datorren astean Bizkaiko leku desberdinetan, eta hortik sailkatzen direnek finala jokatuko dute maiatzaren 22an, Getxon.

 

Kanporaketen datak

1. kanporaketa: maiatzaren 3an, Getxoko Azebarri kultur elkartean, 17:30ean.

2. kanporaketa: maiatzaren 4an, Bermeoko Eleizalde ikastolan, 15:00etan.

3. kanporaketa: maiatzaren 5ean, Deustuko Berbaizu euskara elkartean (Ramon y Cajal 42), 17:00etan.

4. kanporaketa: maiatzaren 6an, Elorrioko Txintxirri ikastolan, 15:00etan.

 

Ariketak

Bertsolariek kanporaketetako saioetan egin beharko dituzten ariketak: berba bati bertsoa, gehienez hamarreko handian; lau oinak emanda, bertso bat; eta ofiziotan bina bertso, zortziko handian.

Aurrera egiten duten bertsolariek, beste ariketa bi egin beharko dituzte: ofiziotan, bina bertso, zortziko txikian; kartzelako lana bakarka, gai bati bertso bat, gehienez hamarreko handian.

 

Finala, Getxon

Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala Getxoko Fadura kiroldegian jokatuko da aurten. Maiatzaren 22an izango da, eta egun osoko egitaraua dago prest.

Goizean: idatzizko txapelketa egingo da lehenengo.

Ostean: bat-bateko finala jokatuko dute finalera sailkatu diren bertsolariek.

Eguerdian: bertan bazkaltzeko aukera egongo da.

Bazkalostean: bertso eskolen tartea.

Arratsaldean: Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarri Faseko kanporaketa jokatuko da, Faduran bertan.

Egun horretarako bazkarirako txartelak eta kamisetak www.bertsosarrerak.eu webgunean daude eskuragarri.