Uraren hornidura zerbitzuaren etenaldia 08:00etatik 12:00etara bitartean izango da, gutxi gorabehera; eta Deustuko Jon Arrospide kaleko lehenego zenbakiari baino ez dio eragingo, hau da, kiroldegiari eta Deustuko Ikastolari. Neurria, Udalaren ur-sarean konponketak egiteko hartuko da.
Bestalde, apirilean eta maiatzean Bilbo osoan egingo den arratoiak hiltzeko udaberriko kanpaina 6. barrutira helduko da bihar, Abandora. Arratoiak hiltzeko lanak apirilaren 29an eta maiatzaren 2an zein 3an egingo dituzte Abandin zein Indautxun.