Beldurrezko menuak FANT festibalaren jardueren baitan

uriola.eus 2016ko api. 29a, 12:12

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 22. edizioan, antolatzaileek hainbat jarduera proposatu dituzte zinemaz gain, besteak beste, beldurrezko gozoki eta pintxo ibilbideak egingo dira. Maiatzaren 6an izango du hasiera festibalak, zine programazioaz aparte, aretotik kanpora eramateko eta zaleen topaketa bultzatzeko zenbait ekintzekin. 

Iaz ere horrelako ekintzak burutu ziren, menu bereziak, beldurrezko pintxo eta gozokiekin batera. Bilboko erdialdeko zenbait taberna eta gozotegik hartuko dute parte iniziatiban. Antolatzaileek iragarri bezala, ekimenean parte hartuko duten lokalak hauek dira: Huevo Frito, Gure Ametzak jatetxea, Kanpatxu kafetegi-taberna, Joserra taberna, Indautxuko batzokia, Larragan, Marinela taberna-jatetxea, Mune Gorri taberna-jatetxea, Colmado Ibérico, Lasa jatetxea eta Kazeta jatetxea.

Horretaz aparte, Kazeta jatetxeak, San Mames etorbideko 6. zenbakian dagoena, odolezko eta fantasiazko menu berezia eskainiko du zinemaldiak irauten duen biratean 10 eurotan. Gozokiak diseinatu dituzten gozotegiak aldiz, Pastelería Maide, Martina Zuricalday, Bizkarra, Urrestarazu, Le Chocolat, Felipe, Bochoco, Chocolates de Mendaro, Arrese eta Heladería Nossi-Bé dira.