Jolasgune estali berria ireki dute Miribillan Bilboko "handiena eta jasangarriena"

uriola.eus 2016ko api. 29a, 13:18

Bilboko Alkateak, Juan Mari Aburtok, Miribillako Gernika Lorategian inauguratu du gaur Bilboko jolasgunerik "handiena eta erakargarriena". Miribillako Gernika Lorategiko jolasguneko estalkia ez ezik, gainerako guztia ere berritu du Udalak. Egur ijeztuzko egitura da, jolasgune berriak estaltzen dituen olanari eusten diona. 

Estalkia gardena da, eguzkiaren argiari sartzen uzteko; esfera-erdiaren forma eta 800 metro karratuko azalera ditu. Gernika Lorategiaren erdialdean dago. Hamar euskarri eta eguzkiaren argia ustiatzeko 5 sarrera ditu, haizeari hobeto aurre egiteko.

Estalitako partearen erdialdean uztai bat du LED argiekin, apaingarri moduan ere balio duena. Ura  birziklatzeko sistema ere badu ureztatze-lanetan erabiltzeko. Estalkiak biltzen duen euri-ura zuzenean jausten da jardinera batzuetara.

Miribillako Gernika Lorategiko jolasgune estaliak jasangarritasunaren eta ekodiseinuaren aldeko apustua ere badira: egurrezko materialak eta birziklatutako polimeroak erabili dira; euri-ura aprobetxatu da ureztaketarako eta eguzkiaren argiaz baliatu gara telefonoak eta ordenagailuak kargatzeko.

1.500 metro karratu dira umeentzako jolasetarako eta horietako 800 m2 estalita daude eta estaliaren barruan eta kanpoan jarritako 15 elementuz osatuko da. Zorua, berriz, segurtasun-gomazkoa da, eta, nobedade bezala, tontortxoak izango ditu, eragingarriak direnak jolasteko. Gauza berezi moduan, aipatu behar da umeentzako parkeak eskuko telefonoen lau kargagailu energiaz hornituko dituzten eguzki-panelak dituela.

Jolasak 1-12 urteko umeentzat dira. Jolasen altuerak ere ez dira denak berdinak. Kotatik 1,8 metroko gehieneko altueraraino doaz.

Elementu hauek dira jolasgunea osatzen dutenak: tranpolin biribila, sarezko egitura, ostadar itxurako txirrista, txirrista zabala, kordelak, eskalada egiteko presak, otzara itxurako zabua, zabu txikia jarleku laua duena, zabu txikia sehaska itxurako jarlekua duena, malguki hegalaria, balantza-malgukia hiru umerentzat, malguki kulunkaria, disko birakaridun karrusela idulkiarekin, puxika karrusel birakaria eta hamaka.

Jolasgunearen inguruan 10 banku jarri dira. Lanen aurrekontua: 738.000 euro.

Umeentzako 10 jolasgune estali dagoeneko

Bilbo penintsulako hirirk euritsuenetakoa da. Horregatik, azken urte honetan, Udaleko Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren sailak umeentzako bost jolasgune estali ditu: Zorrotzako Azoka plaza, Otxarkoagako Garai lorategia, Abusuko Ibaieder parkea, Deustuko Botikazarra eta, azkena, Miribillako Gernika lorategia. Azken honetan, jolasak ere erabat berrituko dira. Hartara, 10 jolasgune estali daude urian zehar. Jolasgune guztietan dago elementuren bat ezgaitasuna duten pertsonentzat eta argiak ere ipinita daude.

2015ean estalitakoei honako hauek erantsi behar zaizkie: Cocherito Bilbao kalekoa, Txurdinagako Europa Parkeko Pergolakoa, Otxarkoagako Makaldi Parkekoa eta egituren azpiko estalkiak ditugu, esate baterako, Errekalde plazan eta Abandoibarra pasealekuan.