Akademiak, Bilboko Udalak eta Laboral Kutxak antolatu dute. Ekitaldi berean, Euskararen Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VII. liburukia aurkeztuko du Akademiak.
Erakusketak aurkezpen bikoitza izango du:
- Maiatzaren 3an, goizeko 11:00etan, komunikabideen aurreko aurkezpena egingo da, Zabalgune eraikinean bertan. Ekitaldi berean Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VII. liburukia aurkeztuko du Euskaltzaindiak.
- Aurkezpena erakusketa antolatu duten hiru erakundeotako ordezkariek egingo dute: Bilboko Udalaren izenean, Juan Mari Aburto alkateak; Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Adolfo Arejita EHHAren zuzendari akademikoak; eta Laboral Kutxarenean, Julio Gallastegi zuzendari nagusiak. Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordea ere bertan izango da.
- Arratsaldean, 19:00etan, jendaurreko aurkezpen ekitaldia izango da. Bertan erakusketaren nondik norakoak azaldu eta aurkezteaz gain, EHHA egitasmoko euskaltzain arduradunek zenbait mapa eta kontzeptu erakutsiko dituzte.
Erakusketa maiatzaren 3tik 27ra bitartean egongo da zabalik.
Erakusketa ikusgai dagoen bitartean, Euskaltzaindiak euskalkiei, herri hizkerei eta atlas linguistikoari buruzko hitzaldiak eskainiko dizkie Bilboko hezkuntza-zentroei eta euskaltegiei. Hitzaldion helburuak honako hauek dira: ikasle eta interesdunei gure hizkuntzaren aberastasuna ezagutzera ematea; hizkuntzaren eboluzioa modu grafikoan erakustea; eta atlas linguistikoen nondik norakoak azaltzea.
Hortaz, interesatutik egon ezkero, hezkuntza-zentroek eta euskaltegiek Euskaltzaindiarengana jo dezakete, hitzaldi hauei buruzko informazio eske. Izan ere, Akademiak egutegi zein ordutegi aldetik eskaintza zabala jarriko du zentro horien eskura.
Hainbat komunikabide dira erakusketaren babesle: Berria, Bizkaia Irratia, Deia, EiTB, El Correo, Gara, Onda Vasca eta SER (Radio Bilbao).