Hain zuzen ere, bihar, maiatzak 3, hasi eta hilabetez gutxi gorabehera, espaloiak eta aparkalekuak okupatuko dira Pinudiko Andra Maria Etxaldearen 7. zenbakiaren aurrean. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat. Espaloia berritzeko okupatuko dute espazio publikoa.
Era berean, bihartik, eta hilaren 17ra bitartean, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dituzte Urazurrutia kaleko 7. zenbakiaren parean. Lanak zatika egingo dira aldez aurretik hesiak jarrita. Ibilgailuek zirkulatu ahalko dute eta oinezkoek bidea libre izango dute etengabe.Telekomunikazio sarea kanalizatzeko lanetarako okupatuko da espazio publikoa kasu honetan.
Bukatzeko, biharko egunean ere, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Iturribide kaleko 37tik 63ra bitarteko zenbaki bakoitietan eta Prim kaleko 24 eta 26an. Iturribide kaleko 41. zenbakiko ur-hartune bat konpontzeko kenduko da ura.