Gonzalo Lopez-Gallego zinegile madrildarra izango da zine fantastikoarekin dugun hitzordu berria inauguratzearen arduraduna, bere azken filma den The Hollow Point (2016) lanaren aurkezpenarekin. Beldurrezko thriller horren Europako premierea, Fant 22ren inaugurazio ekitaldiaren barruan izango da gaur, ostirala, 20:00etatik aurrera, Campos Antzokian. Gonzalo Lopez-Gallegok amestutako jauzia eman zuen Hollywoodera eta bertan Weinstein anaien esku jarri zen Apolo 18 errodatzeko, eta ondoren Open Grave (Gidoirik hoberena Fant2014an) egin zuen.
Emanaldi berezi gisa, zinemaldiak Rendezvous (2016), Roman Santiago eta Guillermo Julian bilbotarren lehenengo film luzea eskainiko du. Protagonista Natalia de Molina da, eta antzezle taldean Iñaki Urrutia, Santi Ugalde, Lander Otaola edo Xabier Perurena daude, beste batzuen artean. Filma Golem - Alhondiga aretoetako 1. aretoan eskainiko da hilaren 11n, arratsaldeko 20:00etan. Zientzia fikziozko film horrek, pertsonaia sare baten bitartez, gizakiak bere alde ilunenarekin duen erlazioa utzi nahi du agerian. Emanaldi berezien artean azpimarragarria da, baita ere Jaume Balaguerok ekoiztutako Summer Camp. Alberto Marini, filmaren zuzendaria, Bilbon egongo da datozen asteetan zine aretoetara helduko den filma aurkezten.
Aurreko edizioetan bezala, Sekzio Ofizialeko programazioa, doako sarrera izango duen eskaintza paralelo zabal eta anitzarekin osatuko da, Golem - Alhondiga aretoetako 2. aretoan, Panorama Fantastiko zikloaren barruko azken denboretako lanekin, bitxikeriekin, generoko lan klasikoekin eta euskaraz eskainiko diren film laburrekin –Donostia 2016rekin lankidetzan–, zinemaldia ikus-entzule berriei harik eta gehiago zabaltzeko xedez.
Sekzio ofiziala
Lehiaketako Sekzio Ofizialaren barruan, Film Luze Hoberenaren, Gidoi Hoberenaren eta Zuzendari Hoberenaren Fant 2016 Sariak eskura ditzaketen hamalau filmak lehen aldiz ikusi ahal izango dira Bilbon, baina horrez gain, horietako lau Estatu osoan eta bat Europan ere lehen aldiz ikusteko aukera izango da. Argentinako generoko zinean erreferentziazko zinegilea den Gonzalo Calzadaren hirugarren film luzea den Resurreccion (Argentina, 2016) izango da. Joan den urtarrilaren 7an Argentinan estreinatu zenetik bertako txarteldegietan jarraitzen du. Maiatzaren 8an proiektatuko da hau.
Lehiaketa barruko sekzioan estatu mailako lau premiere ere jasoko dira: William Brent Bell zuzendariaren The Boy (EEBB, 2016) (hilak 7); Colin eta Cameron Cairnesen Scare Campaign (Australia, 2016) (maiatzak 8), 100 Bloddy Acres lehenengo lanarekin Sitgeseko zinemaldian saria lortu zuten zinegile australiarren bigarren lana. Mickey Keating idazle eta zuzendari gazte emankorraren, Darling (EEBB, 2015) (hilak 8) lana ere Estatuko estreinaldia izango da, eta baita Micah Wright eta Jay Lender zuzendarien They´re Watching (EEBB, 2016). Zinemaldiko ikus-entzuleek maiatzaren 10ean ikusi ahal izango dute.
Sekzio Ofiziala lan hauek osatuko dute: Valentin J. Dimenten El eslabon podrido (Argentina 2015), Isaac Ezbanen Los parecidos (Mexiko, 2015), Ben Wheatlyren High Rise (UK, 2015), Joe Begosen The Mind´s Eye (EEBB, 2015), Nikias Chyssosen Der Bunker (Alemania, 2015), Roxanne Benjaminen, David Brucknerren, Patrick Horvathen eta Radio Silenceren Southbound (EEBB, 2015), Teemu Nikkiren Lovemilla (Finlandia, 2015), Ben Crescimanen Sun Choke (EEBB, 2015), eta Jeremy Saunierren Green Room (EEBB, 2015), parte hartu duen jaialdietako ikus-entzuleak konkistatu dituen filma.
Emanaldi guztiak jatorrizko bertsioan eskainiko dira, gaztelaniazko azpi-tituluekin, eta El eslabon podrido, Darling, Der Bunker eta Sun Choke lanek euskarazko azpi-tituluak ere eramango dituzte. Iazko edizioan bezala, eta gero eta ikus-entzule gehiago biltzen denez, ohiko emanaldien ordutegiei –17:45ean, 20:00 etan eta 22:15ean– beste zine saio bat gehitu zaie, Sekzio Ofizialeko filmak eskainiz, arratsaldeko 16:15ean, asteburuan.
Film laburraren aldeko apostua
Azken edizioetan gertatu den bezala, film laburrek oso leku garrantzitsua izango dute Fant 22n: Panorama Fantastikoa sekzioaren barruan; mugikorrez grabatutako Fantastic Phone Movistar+ film labur sekzioaren barruan eta, zelan ez, Sekzio Ofizialaren barruan, bakoitzak 3.000 euro banatuko dituen bi sarirekin, zinemaldiko epaimahaiaren eta ikusleen iritziz hoberenak diren bi film laburrei zuzenduta. Zinegile berrien lana bultzatu nahi duten –hori da zinemaldiaren xede nagusietakoa– film laburren alorreko bi sari horiei, Euskal Film Labur Hoberenari ematen zaion 2.000 euroko saria gehitu behar zaie.
Horrela, Fantek –eta baita Zinebik ere– Film Laburren Jaialdien Kalitatearen 2016ko AIC Ziurtagiria lortu du. Akreditazio horrek zinemaldiaren esfortzua eta ondo egindako lana baieztatzen ditu, filmen tratamenduari, emanaldien baldintzei eta prozesu guztietan erakutsi duen kalitateari dagokienez.
Sekzio Ofizialari dagokionez, FANTen edizio honek, mundu osotik etorritako 850 film labur baino gehiago jaso ditu, eta antolatzaileek 25 hoberenak aukeratu dituzte –animazio eta fikzio arloetan–. Lan horiek Fant Laburrean saioan eskainiko dira. Aurten ere bi saio izango ditu, maiatzaren 6an eta 7an, eta lehenengo saioa euskal film laburrei eskainita egongo da erabat.
Euskal zinegileek lehiaketara aurkeztuko dituzten 11 lanak –edo euskal ekoizpena dutenak– jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango dira, euskarazko edo/eta gaztelaniazko azpi-tituluekin, Campos Antzokian, inaugurazio ekitaldiaren eta filmaren ondoren. Ikusi ahal izango diren film laburrak hauek dira:
- De-mente, Lorenzo Ayuso
- Artificial, David Sañudo
- La habitacion, Diego Kataryniuk
- Duellum, Tucker Dávila Wood
- I Said I Never Talk about Politics, Aitor Oñederra
- Lost Village, George Todria
- False Flag, Asier Urbieta.
- The Devil on your Back, Haritz Zubillaga.
- Fishura, Yago Mateo
- Naara, Paul Urkijo
- Cenizo, Jon Mikel Caballero
Gainerako film labur gehienak, Erresuma Batutik, Frantziatik eta Estatuko gainerako lekuetako lanak, EEBB-etatik etorritako hiru film labur eta Brasildik eta Australiatik bidalitako lan bana dira. Nazioarteko film laburrak maiatzaren 7an eskainiko dira, arratsaldeko 19:30eko saioan, Golem-Alhondigako 1. Aretoan.
Sekzio Ofizialeko Film Luze Hoberena, Nazioarteko Film Labur Hoberena eta Euskal Film Labur Hoberena aukeratzeko erabakia bere eskuetan izango duten adituen epaimahaia Fiona O'Shaughnessy antzezleak, Laurence R. Harvey antzezleak eta Jose Maria Clemente kazetari eta Movistar+-eko programa zuzendariak osatuko dute.
Ohikoa denez, sarien banaketa amaiera ekitaldiaren barruan izango da. Aurten ere Kale Nagusiko BBK Aretoan izango da, hilaren 13an, 20:00etatik aurrera. Ekitaldi horretan, Graffiti, Lluis Quilez zuzendariaren azken lana eskainiko da. Horrez gain, sariak banatzeko ekitaldia amaitzean, fantasiazko generoan gero eta indar gehiago duen pertsona edo taldea saritzen duen Fantrobia Saria jasoko duen Can Evrenol zinegile turkiarraren Baskin filma eskainiko da.
Datozen asteetan Estatuko zine aretoetara helduko den Baskin filma Sitgeseko zinemaldiaren azken edizioak erakutsi zuen harribitxietako bat izan zen. Aurretik harrera beroa jaso zuen, baita ere, Torontoko zinemaldiko Midnight Madness sekzioan eta Austingo (Texas) Fantastic Fest izenekoan. Azken jaialdi horretan zinegile hasi berri hoberenaren saria jaso zuen zuzendariak. Filmak sufrimenduz eta eromenez betetako munduan murgiltzen du ikus-entzulea.
Sari berriak
Panorama Fantastikoak, doako sarrerako aretoko programazioa (egoitza nagusian: Golem - Alhondiga zine aretoetan) osatuko duen sekzioetako batek, arrazoi bat edo beste dela eta, Sekzio Ofizialerako aukeratu ez diren baina ikus-entzuleen aurrean eskaintzea merezi duten filmak jasotzen ditu.
Berrikuntza gisa, zinemaldiaren edizio honetan, dirurik emango ez duten ohorezko bi sari berri banatuko zaizkie Panorama Fantastikoa sekzioko generoko Film Luze Hoberenari eta Film Labur hoberenari. Sekzio horren barruan, Norberto Ramosen Amor Toxico, Antonio Trashorrasen Anabel, Yolanda Torresen The forsaken edo Adrian Lopezen Estirpe lanak eskainiko dira, besteak beste.
Sari horiek banatuko dituen epaimahaia, Norma Vila (Bilbo, 1983) argazki zuzendari eta Demeter Films ekoiztetxeko bazkide sortzaileak, Miguel A. Refoyo (Salamanca, 1975) kritikari eta gidoilariak eta Howard Gorman itzultzaile eta zine kazetari ingelesak, Scream: The horror magazine aldizkariaren editore bazkideak, osatuko dute. Hiru horiek izango dira, baita ere, Movistar+-en babesa duen telefono mugikorrez grabatutako film laburren lehiaketako lan hoberenak aukeratuko dituztenak.
Halaber, sarrera librea izango duten emanaldien barruan, maiatzaren 7tik 12ra bitartean, La Aventura Audiovisual banaketa etxearen eskutik Estatuko aretoetara heldu diren lan garrantzitsuenetako batzuk biltzen dituen zikloa programatu da. 2013tik, poz bat baino gehiago eman die fantasiazko eta beldurrezko zinearen zaleei, oso lan garrantzitsuak gure pantailetan estreinatzen ausartuz. Leku horretan bertan Hammer Films ekoiztetxearen lau izenburu klasiko eskainiko dira, El perro de Baskervilles, Las novias de Dracula, El beso del vampiro eta La maldad de Frankenstein.
2. aretoko programazioa, Panorama Laburrean zikloan lehiaketara aurkezten diren film laburren aukeraketarekin eta euskaraz egindako zenbait film laburren emanaldiarekin osatuko da, Donostia 2016rekin lankidetzan. Bertan, Donostiako Beldurraren Asteari buruzko dokumentala ere emango da.
Izan ere, Fant22ko sekzio paraleloak zinemaldiko alderdi garrantzitsuak izango dira, berriro ere, generoaren jarraitzaileentzat zein zine zaleentzat orokorrean, oso interesgarriak izango diren mota guztietako proposamenekin. Horrela, Fant Maisuak sekzioak, generoko lan klasiko bat berreskuratuko du, David Lynchen Tertziopelo urdina, estreinatu zenetik 30 urte betetzen direnean. Beste alde batetik, DokuFantek, Mark Hartleyk 2014an zuzendutako Electric Boogaloo: La loca historia de Cannon Films dokumentala eskainiko du.