Espazio publikoaren okupazioa, zirkulazio etena, ur mozketa eta arratoiak hiltzeko kanpaina biharko

uriola.eus 2016ko mai. 3a, 07:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, bihar, asteazkena, espazio publikoa okupatuko da Zumaia kalean, zirkulazioa tarteka itxiko da Pirm kalean; Ura kenduko dute Fikan eta Juan Viar kalean; eta arratoiak hiltzeko kanpaina abiatuko da 7. barrutian.

Bihar, maiatzak 4 hasi eta hilaren 13ra arte, eguraldiak horretarako aukera ematen badu, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Zumaia kalean, 1. eta 27. zenbakien artean. Lanak zatika egingo dira, okupatuko den aldean aurretiaz hesiak jarrita. Ibilgailuek zirkulatu ahal izango dute eta oinezkoek bidea libre izango dute etengabe. Zumaia kalean bide-markak pintatzeko akupatuko da espazio publikoa.

Bestalde, bihra hasi eta ekainaren 24ra bitartean, gutxi gorabehera, espaloia itxiko da eta tarteka zirkulazio etenaldiak egongo dira Prim kalean, 10. eta 14. zenbakien artean. Oinezkoentzatk pasabide berri bat egokituko da eta hortik saihestuko dira oinezkoen joan-etorriak. Pasabide berria Dolaretxe aldetik ibilgailuek duten irteeraren eta orain 14 zenbakiaren parean dagoen pasabidearen artean egongo da.

Zirkulazio-etenaldiak egongo dira eta seinalista bidez arautuko dira, metroaren 3. linea egiteko lanen gunera kamioiak sartzea ahalbidetzeko. Neurria metroaren 3. linean hormigoia jartzeko lanek eragingo dute.

Era berean, biharko egunean, maiatzak 4, 16:00etatik 20:00etara, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo da Fika kaleko 56tik 68ra bitarteko zenbaki bikoitietan eta Juan Viar kaleko 2tik 6ra bitarteko bikoitietan ere. Ur mozketa Udalaren ur-sarean konponketa lanak egiteko egingo da.

Bukatzeko, apirilean eta maiatzean egiten ari diren arratoiak hiltzeko kanpaina 7. barrutira, Errekaldera, helduko da bihar. Hain zuzen ere, hilaren 4an, 5ean, 6an eta 9an egingo dira lanak Ametzola, Iralabarri, Errekaldeberri-Larraskitu, Uretamendi eta Iturrigorri-Peñascalen.