Hiru lagunek bidai bat egingo dute zehatz-mehatz zergatia jakin gabe. Batzuek diote gazte garaiko azken txanpa egiteko asmoa dela, bestalde, beste batzuek maskulinitatearen beherakada dela-eta. Erbesteratu erromantikoak horri buruz hitz egingo du. Bidai luze eta laburra aldi berean, pertsonaiek amodio idilikoak eta iragankorrak bilatzen dituzte, bizirik daudela sentiarazteko nahian.
"Film xume, arintasun kutsu batekin egin nahi nuen, egoera eta pertsonaia desberdinez osatua; ikuslea arin senti zedila, dramarik gabe, bizitza den modura. Baina pelikula egiten ari ginelarik, laguntasunari buruzko filma zela konturatu nintzen" (Jonas Trueba).
Gonbidatua: Jonas Trueba
Jonas Rodriguez Huete izenaz jaio bazen ere (Madril, 1980/81?) amonaren abizena hartu zuen, aitak (Fernandok) eta osabak (Davidek) egin zuten modu berean. Senidearen itzal luzea sahiesten ahaleginduko da Jonas, nahikoa lan, bere irudi propioa eman asmoz.
Cero en conciencia (2000) film laburra egiteko, Jonas Groucho izena hartu zuen. Victor Garcia Leonek zuzendutako Más pena que gloria (2000) eta Vete de mí(2005) filmetan gidoilaria izan da harekin batera. Azken film hori Fasen bertan aurkezten izan genuen VGL 2007an. Horren aita Jose Luis Garcia Sanchez dugu, 70. hamarkadako Franco ondorengo zuzendaria. Jonasek, aitarekin batera, gidoia sinatuko du El baile de la victoria (2009) filman.
“Independentzia”, esan dezagun, eskuratzen du Todas las canciones hablan de mí zuzentzean 2010n. FICXixónen aurkeztu zuen, liburu gisa erabiltzen duelarik filma. Urtebete beranduago bideoklip batzuk eta Miniaturas (MM) aurkezten ditu. Ordurako baita antzerki zuzendaritzan ere aritua zen. Liburuak argitaratu zituen eta, guzti hori gutxi balitz, komunikabideetan idazten du.
2013an idatzi zuen bere aurreneko eleberria, Las ilusiones (Periférica Arg.). Bertatik hartu zituen Los ilusos (2013), haren bigarren film luzearen oinarriak. Zuzendaria bera arduratu zen banaketaz, plazaz plaza ibiliaz. Ildo berekoa da Erbesteratu erromantikoak (Los exiliados románticos, 2015), apirilean bertan Malagako Festibalean aurkeztu eta Epaikideen Zilarrezko Sari Berezia lortu zuena. Uda ostean, azkenik, banatzaileek eta film aretoen arduradunek estrenatzeko erabakia hartuko dute (2015/09/17). Luzerako Zinema!
Iturria: cineclubfas.com