2016/05/12 19:00
Maiatzerako EH Bilduk hainbat hitzaldi antolatu ditu Bilbon. Horietan gizarte eta hiri mailako aldaketez eta migratzaileen eskubideez hitz egingo da. Hitzaldiak maiatzaren 12an hasiko dira. Egun horretan, arratsaldeko zazpietan La Bolsa eraikinean, 'Aldaketa hirietan izango da... edo ez da izango' hitzaldia ospatuko da. Bertan Joseba Asiron Iruñeako alkateak, Miren Larrion Gasteizko EH Bilduko bozeramaileak eta Igor Ahedo EHUko Zientzia Politikako irakasleak hartuko dute parte.