Autobus zerbitzu berezia eskainiko du Bilbobusek Maluren kontzerturako

uriola.eus 2016ko mai. 6a, 08:00

Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du gaur, ostirala, maiatzak 6, Maluk Bilbao Arenan eskainiko duen kontzertura hurbilduko diren zaletuen artean, eta horretarako, Bilbobuseko autobus-zerbitzu berezia abiaraziko du.

E1 linea 10 minutuz behin abiatuko da Plaza Biribileko inguruetatik, kontzertua hasi (21:30) baino ordu bat lehenago. Emanaldia amaitutakoan, Bilbao Arenako geralekutik (Askatasuna / Parkea) Hurtado Ametzaga 1 geralekuraino abiatuko dira autobusak, 10 minutuz behin eta geralekuan jendea geratzen den bitartean, zaletuak etxeratzea errazteko asmoz.

Zerbitzua arintzeko, autobus zuzenek geldialdi bakarra egingo dute estadiora heldu baino lehen Hurtado Ametzaga 50 geralekuan joanekoan eta Hurtado Ametzaga 15ean etorrian.

Azkenik, Udalak Bilbao Arenatik bertatik 500 metroko ingurunean metro, tren edo tranbiako geralekuak daudela gogorarazi nahi du, Bilboko auzoetarainoko nahiz inguruko udalerrietarainoko lotura zuzenak dituztenak. Gainera, partida-egunetarako, taxi geraleku berezia jarriko da Askatasuna Etorbideko 11n.

Informazio gehiago geralekuan bertan, 010 informazio-telefonora deituta edo udal webgunean: www.bilbao.eus.