Pedalei eraginez, etxebizitza eta energia-pobrezia arazoei irtenbidea emateko bost neurri gizarteratzen

uriola.eus 2016ko mai. 6a, 09:00
Argazkiak: www.tercerainformacion.es eta facebook.com/ripolletpah

Nestor du izena eta aldarrikapenak egiteko modu berezia du. Bizikleta gainean kilometro ugari eginez herriz herri zabaltzen ari da bere aldarria. "Etxebizitza eskubidea bermatzeko irtenbide zehatzak", eskatzen ditu. Gaur, 20:00etan iritsiko da Bilbora ehunka kilometro egin ostean. PAH Kaleratzerik Ez! elkartekideak zain izango ditu.

Bost eskakizun zehatz dira: atzeraeraginez zorra kitatzeko etxea ordainetan ematea, bidezko alokairuak ezartzea, kaleratzeak gelditzea, etxebizitza sozialak sustatzea eta etxebizitzetako horniketa bermatzea. Bost neurri hauek aintzat hartuko dituen araudia aldarrikatzea du xede Nestorren martxak, "Estatuan milaka familiek pairatzen duten etxebizitza eta energia-pobrezia arazoei irtenbidea emateko".

'#TourLas5DeLaPAH' izena du Nestorren elkartasun proiektuak. A Coruñatik Bartzelonara bidean, gaur iritsiko da bere txirrindulako pedalei eraginez 20:00ak inguru direnean Guggenheim museora. Bertan zain izango ditu Bizkaiko PAH Kaleratzerik Ez! elkarteko kideak. Eurek emango diote ongi-etorria eta eurek emango diote aterpe gaur gauen. Larunbatean, Gipuzkoarantz abiatuko da Nestor. 

kaleratzerikez.net

Argazkiak: www.tercerainformacion.es eta facebook.com/ripolletpah