2016/05/12 19:00
Maiatzaren 12an, osteguna, 19:00etan Ekoetxean (Pelota kalea 5) Iralako Auzokideen Elkarteko kide batek eta Ekologistak Martxan erakundeko ordezkari batek parte hartuko dute hitzaldian.
Bilbo udalerriko Bolintxu harana, balore natural handienak dituen naturgunea da. Haran honetan, Artxondoko bertan behera utzitako harrobia aurkitzen da eta bertan kokatzen du bere kabia belatz handiak -hegazti babestua-. Gainera hezegune batzuk ere badaude, beraien fauna eta flora propioa dutenak. Bioaniztasun hori mehatxaturik dago. Are gehiago, zenbait hezegune suntsituak izan dira, izan ere, Cementos Rezola enpresa harrobia betetzen hasi baitzen, Bilboko Udalak baimendurik nahiz eta horrek Pagasarri Mendiko Plan Bereziaren kontra egiten duen. Udalak berak Plan honen hedatzea adostu zuen Pagasarri mendia babesteko asmoz.
Sarrera librea eta doakoa.
Antolatzaileak: Ekologistak Martxan eta Bizizaleak Kultur Elkartea.