2016/05/14 09:30 - 14:30

Ibilbide ekologikoa: 'Bolintxuko harana (Pagasarri)'

Ibilbide ekologikoa: 'Bolintxuko harana (Pagasarri)'
Bilbo

Ibilbide ekologikoa: Bilbo - San Adrian - Larraskitu - Igertu - Artxondoko - Bolintxu - La Peña - Bilbao.

Eguna: Maiatzak 14, larunbata, 9:30ean.

Topalekua: Zabalburu enparantza, galeria ondoan.

Itzulia: 14:30ak aldera

Desplazamendua: oinez.

Ibilbidearen luzera: 9 km.

Info eta derrigorrezko izen-ematea: maiatzaren 13ra arte, ostirala, 12:00etan, Ekoetxea, Pelota kalea 5 - Bilbo, 944790119, bizkaia@ekologistakmartxan.org - Plaza mugatuak.

Eramateko gomendagarria: janaria eta edaria, mendiko botak eta arropa egokia.

Bilbo udalerriko Bolintxu harana, balore natural handienak dituen naturgunea da. Haran honetan, Artxondoko bertan behera utzitako harrobia aurkitzen da eta bertan kokatzen du bere kabia belatz handiak -hegazti babestua-. Gainera hezegune batzuk ere badaude, beraien fauna eta flora propioa dutenak. Bioaniztasun hori mehatxaturik dago. Are gehiago, zenbait hezegune suntsituak izan dira, izan ere, Cementos Rezola enpresa harrobia betetzen hasi baitzen, Bilboko Udalak baimendurik nahiz eta horrek Pagasarri Mendiko Plan Bereziaren kontra egiten duen. Udalak berak Plan honen hedatzea adostu zuen Pagasarri mendia babesteko asmoz.

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan eta Bizizaleak Kultur Elkartea.

www.ekologistakmartxan.org