Ikasgela kopuru handiagoa ikasturte amaierako azterketa aldirako

uriola.eus 2016ko mai. 9a, 08:45

Ikasgela-sare zabala dago Bilbon, barruti guztietan, ikasturtearen amaierako azterketak prestatzen dituzten ikasle gazteentzat. Sasoi honetan, Barruti eta Auzoetako Udaltegietan eta Azkuna Zentroan zerbitzu honen leku-kopurua handitu ohi du Udalak. Gainera, aurten Errekaldeko Kiroldegian 40 jarlekuko gela bat atondu dute.

Hala, ikasteko 838 jarleku eskainiko ditu gure Udalak

Eskaintza honetan, hurrengo datuak nabarmendu behar ditugu: maiatzaren 7tik ekainaren 5era arteko asteburuak; Udalak Unamuno Institutuan dituen 400 jarlekuak.

Gainera, jarleku-kopuru hori asteburuetan handituko da Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritzako Eskola Teknikoan nahiz Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzia Fakultatean eskainiko dutenarekin.