Espazio publikoaren okupazioak eta ur mozketak iragarri dituzte biharko

uriola.eus 2016ko mai. 9a, 06:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, maiatzak 10, espazio publikoa okupatuko dute Diaz de Emparanza Doktorearen kalean, Sabino Arana etorbidean, Kepa Enbeita plazan eta Bailen kalean. Era berean, 8. barrutira helduko da arratoiak hiltzeko kanpaina; Europa parkeko urmaelaren naturalizazio-lanak martxan jarriko dituzte; eta ur mozketa egongo da Barinaga eta Archer Marinelaren kalean.

Bihartik, maiatzaren 10etik hilaren 20ra arte, erraia estutu eta aparkalekuak okupatuko dira Diaz de Enparanza Doktorearen kalean, 15. zenbakiaren parean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz; eta oinezkoek pasabide libre izango dute une oro.

Oinezkoentzat pasabide berri bat moldatu aurreko lanak egiteko okupatuko da esperru publikoa.

Bestalde, bihartik ekainaren 17ra bitartean, erreia estutu era aparkalekuak okupatuko dira Sabino Arana etorbidean, Novia Salcedo eta Mala estrataren artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz eta oinezkoen hemen ere, pasabidea libre izango dute.

Sabino Arana urbanizatzeko lanen II. fasea egiteko eta espaloia zabaltzeko okupatuko da esparru publikoa.

Era berean, bihartik uztailaren 1era, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Kepa Enbeita 'Urretxindorra' plazan. Ibilgailuek eta oinezkoek bidea libre izango dute eta okupatuko diren guneetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.

Metalezko egitura bat muntatzeko okuatuko da Bide publikoa.

Gainera, bihartik hilaren 17ra, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Bailen kalean, 3. eta 9. zenbakien parean. Ibilgailuen zirkulazioa une oro zabalik egongo da eta oinezkoek beste espaloitik egin beharko dituzte joan-etorriak.

Abandoko geltokiko aparkalekuan konponketa-lanak egiteko okupatuko da esparru publikoa. 

Arratoiak hiltzeko kanpaina

Bihar ere, maiatzak 10, 8. barrutita helduko da apirilean eta maiatzean Udalak martxan jarritako arratoiak hiltzeko udaberriko kanpaina. Hain zuzen ere, lanak hilaren 10ean, 11n, 12an eta 13an egingo dira Basurtu, Masustegi-Mintegitxueta, Olabeaga, Altamira eta Zorrotzan. 

Europa parkeko urmaelaren naturalizazio-lanak

Bihar hasiko dira ere, Europa parkeko urmaelaren naturalizazio-lanak, Bilboko eskola 21eko 53 ikastetxetako ikasleen eskariari erantzunez. Obrak urmaela naturalizatzeko dira, jasangarriagoa izan dadin, hezeguneko berezko landaretza jarrita, anfibioak eta hegaztiak bizi ahal daitezen bertan. Urmaela eraldatzean dezente aurreztuko dira baliabide hidrikoak eta ekonomikoak eta aurrerapauso handia izango da Bilboko ingurumena hobetzeko.

Lurrak mugitu eta urmaelaren ontzia aldatuko da eta, beraz, sarrera murriztuta egongo da  obrek iraungo duten bi hilabeteetan, gutxi gorabehera.

Ur mozketa

Bukatzeko, bihar, maiatzak 10, 16:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko dute Barinaga kaleko zenbaki guztietan eta Archer Marinelaren kaleko 4, 30 eta 32 zenbakietan.