2016/05/12 19:00

'Kamaradak' liburuaren aurkezpena

'Kamaradak' liburuaren aurkezpena
Hika Ateneoan, Bilbo

Jose Iriarte Bikila-k Kamaradak izeneko liburua (Txalaparta, 2016) aurkeztuko du ostegunean, maiatzak 12, 19:00etan, Hika Ateneoan. 

1980ko ekainak 25, Nervaceroko langileek parlamentariak atxikitzen dituzte Bizkaiko diputazioan. 1984ko azaroak 2,3 Euskaldunako ontziolan, poliziaren oldar artean Pablo Gonzalez langilea hiltzen da. 1992ko urtarrilak 8, bi ertzainek Mikel Uribe junkiea hilik aurkitzen dute Joseph Conraden Ilunpeen bihotzean liburua altzoan. 1985eko otsailak 7, poliziak Arantxa Lopez atxilotzen du. 1985eko martxoaren 10ean, Aitor XXX Rainbow Warrior itsasontzian dago eztanda batek inarrosten duenean. 1986ko martxoak 25, Guardia Zibilak Joseba Fernandez bi bala gorputzean dituela atxilotzen du.

1971ko udaberria da eta Mikelek, Arantxak eta Josebak Periko Solabarria entzuten dute: Bada garaia aldatzeko. Ez dugu behar karitaterik, justizia baizik!

www.hikaateneo.org

www.txalaparta.eus