Bihartik, maiatzaren 11tik (09:00) eta hilaren 14ra arte (19:00), gutxi gorabehera, zirkulazioa etengo da Bruno Maurizio Zabala kalean, Gorte eta Xenpelar kaleen artean. Zabala kalea eta Mañarikua 63arekin lotzen duen bidean zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da. Kontzezio kaletik Babes kalerakozeharkako zirkulazioak beti bezala jarraituko du eta San Luis Meategiaren kaletik zein Xenpelarretik egin ahalko da ordezko bidea.
Zabala kaleko 40an sarrera eta Juan de Garay kalean irteera duen TAO aldeko aparkalekuan sarrera-irteera Juan de Garay kaletik izando da 09:00etatik 19:00etara, seinalisten bidez eta ordutegi horretatik kanpo seinale bidez.
Bestalde, bihar, 09:30etatik 14:30etara bitartean, gutxi gorabehera, zirkulazioa moztu eta aparkalekuak okupatuko dira Larrakotorre kalean, 2. zenbakiaren parean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarrito dira aurretiaz eta ordezko bidea Lehendakari Agirre izando da.
Teilatu lau batera makinak igotzeko okupatuko da espazio publikoa.
Bukatzeko, 16:00etatik 21:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uiraren hornidura zerbitzua etengo dute Entrekanales Doktorearen kaleko 7, 13 eta 15 zenbakietan, Gordoniz kaleko 44an eta Camilo Villavaso kaleko 9an.
Udalaren ur-sarean eta hartuneetan lotura-lanak egiteko kenduko da ura.