Horietako lehena, Octubre 12, 1982ko irailaren 17an estreinatu zen, Donostiako XXX. Zinemaldiko 'Sortzaile berriak' atalaren barruan. Nabarmentzekoak dira filmaren neurritasuna eta bereizmen paregabea, haien lehenengo lana izan zela kontuan hartuta. Filmean Cecilia Roth (Almodovar neska) eta Walter Vidarte (zine, antzerki eta telebistako antzezle hegoamerikarra) agertzen direla azpimarratu behar da.
El ojo de la tormenta Bilboko paisaian murgildutako pertsonaia baten istorioa da. Santiago Gonzalez kazetariaren (polizia-kontakizunen Gimlet Sariko finalista) kontakizun batean oinarrituta dago gidoia. Genero beltzeko film honetan, indarkeria, krisi ekonomikoa, langabezia eta terrorismoa uztartzen dira. Protagonisten rolean daude Mario Pardo, ibilbide luzeko aktorea, eta Kitty Manver, Habla mudita filmeko (Gutierrez Aragonen filmografiako film esanguratsua) aktore ospetsua. El ojo de la tormenta filmak hainbat sari jaso zituen: Bilboko film laburren Zilarrezko Mikeldia; Alcala de Henaresko XIII. Zinema Jaialdiko lehenengo saria; Melillako Nazioarteko Zinema Asteko Urrezko Anfora; Donostiako Zinemaldiko Euskal Zinemako Epaimahaiaren aipamen berezia, eta Kultura Ministerioko kalitatearen saria; horrez gain, Finlandiako Tempere Film Festivalen hautatu zuten.
Zinema arratsaldea igaroko dute Euskal Museoan, 'Bilbo, zinemaren bitartez' gaiaren inguruan, Alberto Lopez Echevarrieta eta Carlos Bacigalupe kazetariek aurkeztuta.
Saioa zazpi eta erdietan hasiko da, eta sarrera doakoa da.