Etorri berriek hizkuntza minorizatuak albo batera ez lagatzeko

uriola.eus 2016ko mai. 11a, 10:00

'Migrazioak eta Europako gutxiengo kultural eta linguistikoak' izeneko jardunaldia antolatu dute datorren maiatzaren 26rako Ezkerraberri fundazioak, EHUgunek eta Centre Maurits Coppietersek. 

Europara iristen ari den migratzaile-kopuru handiak harrerari, kokatzeari eta gizarte-integrazioari buruzko erronka handiak pausatzeaz gain, espero gabeko ondorioak izan ditzake komunitate espezifikoen baitan. Europak aniztasun linguistiko eta kultural handia du. Europako Batasunaren mugen barruan 80tik gora jatorrizko hizkuntza daude. Horietako asko hizkuntza minorizatuak dira eta ez dute ofizialtasun estatusik.

Nabaria da bi hizkutza bizikide diren lurralde jakin batera, non bat sozialki nagusia den, migratzaile-kopuru handia ailegatuz gero, hizkuntza minorizatuarentzat arrisku-egoera sor daitekeela. Etorri berriek hizkuntza nagusiari atxiki dakizkioke integrazio sozialerako tresna moduan, gutxiengoarena albo batera lagata. Egoera horrek hizkuntza hori are egoera minorizatuagora eraman lezake.

Ezkerraberri fundazioaren arabera, "migratzaileen fluxuek hizkuntza minorizatuetan izan dezaketen eragina desegoki kudeatzen badira, inpaktu negatibo nabarmena paira dezakete atzen horiek. Klaru dago politika egokiak eta zentzudunak abian jarri behar direla arrisku hori ekiditeko".

 

Jardunaldiaren helburuak

-  Migratzialeen fluxuak Europako gutxiengo kultural eta linguistikoetan duten eragina aztertzea

-  Ondorioez gogoeta egitea

-  Egoera egokitasunez kudeatzeko politikak proposatzea

-  Arrakasta-kasuak eta praktika onak erakustea

'Migrazioak eta Europako gutxiengo kultural eta linguistikoak' jardunaldia Bilbon izango da eta aldez aurretik izena emateko epea laster zabalduko da.

ezkerraberri.eus